|

Lezo. Serviocio enpresak 2015. urtera arte kudeatuko ditu Lezoko kirol instalazioak, atzo Iñigo Esnaola zinegotziak azaldu zuenez. Kontratua luzatzearen erabakia udalerriko azken Osoko Bilkuran onartu zen.
Serviociok zazpi urtez arduratu da Bekoerrota kiroldegiaz eta Altzate igerilekuetaz eta kontratua datorren urteko martxoan bukatzen da. "Udala oso pozik dago Serviocioren lanarekin. Hartu-eman zuzena dugu eta herriko ekintzetan asko inplikatzen da. Hori izan da zerbi-tzua luzatzeko arrazoi nagusiena", baieztatu zuen.
Baina hizpide honetaz gain beste hiru puntu nabarmendu zituen zinegotziak: azken urtean irekiera orduek %10eko gehikuntza ezagutu dute, langileen lan baldintzak bermatzen dituzte eta enpresak instalazioen hobekuntzarako urtero 15.000 euroko inbertsioa egitea onartu du.
Azken Plenoan, EAJ alderdiak zerbitzu honen kontratua hainbeste urtez luzatzea lehiaketa publiko bat egin gabe ez zuela bidezkoa ikusten esan zuen. Baina, gobernu taldetik erantzun zutenez, kirol instalazioen pleguetan zehazten denez, enpresa berdinak 20 urtez jarraian egin dezake lan Lezoko azpiegituretan. Eta akordioa berrikusten den bakoitzean sei urtez luza daiteke.
Kirol instalakuntzen arduradunak, Arkaitz Angiozarrek, Serviocio beti lankidetzarako prest dagoela berretsi zuen herriko ekimen askok beraien laguntza jasotzen dutela adierazi zuen.
Bestalde, Maiatzeko zubiarengatik, kiroldegia gaur goizez zabalduko dutela eman zuen jakitera. Igandeetan izan ohi duen ordutegia izango du Bekoerrotak, 9.00etan hasi eta 14.00ak arte. Ostiralean, berriz, ez du jai hartuko eta ohiko ordutegia izango du. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |