Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Bergarako txosnetako batzordeak ekitaldi ugari prestatu ditu jaietako giroa indartzeko

maiatzaren 9tik 13era bitartean kontzertuak , lehiaketak, omenaldiak eta jolasak izango dira

Herri Mugimenduko kideak txosnetako egitarauaren aurkezpenean.argazkia: goienkaria.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

bergara. Herria mugi, Amnistia, independentzia, euskara eta hezkuntza eskubideen egunak. Hauek dira Bergarako Herri Mugimenduaren proposamenak Pentekostes jaietarako herriko giroa indartu dadin.

Era honetan, maiatzaren 9tik 13ra bitartean egitarau zabala gerturatuko dute txosnetara, musika, lehiaketak, bertsoak eta jolasak ardatz dituztela. "Aurten Udalarekin elkarlanerako zubi sendoak osatu ditugu. Horrela, txosna batzordeak hainbat ekimen herri guztira zabalduko ditu eta Udalak prestatutakoak ere txosnetan eramango dira aurrera", azpimarratu zuten antolatzaileek.

Aipatutako elkarlanaren adibide gisa, gune horretan berrerabiltzeko milaka edalontzi banatuko dituzte "ingurumena zaintzeko daukagun konpromisoa azaltzeko" eta, bestalde, festek kolorea berreskura dezaten bergararrei blusekin atzeratzeko eskaera luzatzen diete.

Bitorianatxo Maren Belastegi arduratu zen komunikabideen aurrean programaren nondik norakoak aipatzeaz eta, bertan, herritarei parte hartzera deitu zien. Beraz, maia-tzaren 9an Herria mugi eguna ospatuko dute eta, bertan, Bitorianatxoren jaitsiera eta gero (20.00etan), Enboskada, Hesia eta Amaiur taldeen kontzertuak izango dira en-tzungai, 22.30etik aurrera.

Larunbatak 10, Amnistiaren egunaren txanda iritsiko da. Lehenengo hitzordua 15.00etan izango da bertso bazkari herrikoaren eskutik eta txartelak Arrano, Pol-Pol eta Kortazar tabernetan eskura ditzakete interesatuek. 17.30ean hasita, preso, iheslari eta senideei omenadia egingo diete eta honen ondoren, kalejira aldarrikatzailea gauzatuko dute. Gauean, Pikutara, Inoren ero ni eta Turbo Shit musika taldeek hartuko dute lekukoa.

Maiatzaren 11an, Independentziaren egunean , mural margoketa, an-tzerkia eta kontzertuekin gozatzeko aukera izango da. Astelehenean, hilaren 12an, Euskararen egunaren baitan hainbat ekitaldi jarriko dituzte martxan, hauen artean, patata tortilla lehiaketa, herri kirol desafioa, bazkaria eta karaokea. Jaiei hilaren 13an emango diete bukaera Hezkun-tza eskubideen egunarekin eta, horretarako, ume eta helduei zuzendutako ipuin kontaketak, erakusketa bat eta jolasak prestatu dituzte .>a.d.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Berrerabiltzeko milaka edalontzi banatuko dituzte txosna gunean ingurumena zaintzeko helburuarekin
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |