Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Kirola eta haurrentzako ekitaldiak izango dira gaurko protagonistak

Aurtengo Santakrutzetako bigarren jai eguna biziko dute gaur andoaindarrek

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Andoain. Santakrutzetako bigarren eguna biziko dute gaur andoaindarrek eta haurrek protagonismo berezia izango dute, antolatutako ekitaldietako asko beraiei zuzendutakoak baitira. Eguneko beste protagonistak kirola eta herri danborrada izango dira.

Gaurko iragarritako ekitaldiak 10.00etan hasiko dira Andoaingo dultzaineroek herriko kaleetan zehar egingo duten kalejirarekin. Segidan, herri krosa, Ignacio Ibarguren memoriala jokatuko da Beheko plazan 10.30ean hasita. 11.00etan, aldiz, haurrentzako arrantza lehiaketa izango da Espigoian. Berez federatu txartela dutenek baino ezingo dutenez parte hartu, ez dutenek bertan egiteko aukera izango dute. Jarraian, hau ere haurrei zuzendua, kros txikia izango da Leizaur plazan 11.30ean.

Goizeko ekitaldiekin amaitzeko, 12.00etan toka txapelketa jokatuko da kale Nagusian eta parte hartu nahi dutenek bertan eman beharko dute izena lehiaketa hasi aurretik. Ordu berean, Soinuak taldearen kalejira abiatuko da Bastero kultur gunetik.

Bazkalosteko ekitaldiak 16.30ean hasiko dira Goiburutik behera egingo duten goitibera lehiaketarekin eta ordu bete beranduago, hots, 17.30ak aldera, errekaren jaitsieran parte hartuko duten lagun taldeak Beheko plazara iritsiko dira. Jaitsiera 16.00etan hasiko da Etxarritik.

Zalantzarik gabe, herritarren interesa piztuko duen eguneko beste ekitaldia herri danborrada izango da. 18.30ean abiatuko da Beheko plazatik udalerriko kaleetan barrena ibiltzeko.

Gaurko iragarritako azken ekitaldia, 23.00etan Beheko plazan egingo den rock kontzertua izango da. Bertan izango dira, Esne Beltza, Surfin Kaos eta oraindik zehaztu gabeko hirugarren talde bat. >A.I.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |