Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Ia 20.000 abere igoko dITUZTE GAURTIK AURRERA aralar MENDIRA

Belardien irekiera jai giroan ospatuko dute Larraitzen azoka eta musikarekin

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Aralar mendiko larreetara igoko dituzte gaurtik aurrera artzainek 18.000 ardi, 650 behor eta 700 behi inguru uda eta udazkeneko denboraldi bat han igaro dezaten. Txindoki ondoko lepoan hasi eta Igaratza aldera joko dute ia 20.000 abere hauek Enirio Aralar Mankomunitateko 3.500 hektareatan bazkatzeko.

Urtero bezala, maiatzaren leheneko eguerdian Aralarko belardiak irekiko dituzte eta, momentu hau aitzakiatzat hartuz, jai giroan ospatuko dute eguna Larraitzen.

Aurten ere, musika, dantzariak, jokoak, azoka eta bertsolariak izango dira bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak eta Enirio Aralarko Mankomunitateak antolatutako ekitaldian.

Artzain kopuruak Gipuzkoan azken urteetan behera egin badu ere, Aralarren bazkatzen egongo diren abelburuak mantendu egingo dira gutxi gora behera. Oraingo ganaduzainak, mekanizazioa dela eta, abere kantitate gehiago hazteko baliabideak baitituzte. >a.p.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |