Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ziritik

Dena kontrolpean

por Xabier Euzkitze enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

G
gaua gauekoentzat, zioten lehengo euskaldunek. Gauaren hain maitale izanik, ia erabat bazter utzia dut aspaldian. Ordubiak arte jaikitzeko presarik ez izatetik, goizean goiz samar oilarrak kukurruku jo-tzera pasatu gara, eta ez dago goiz jaiki beharra bezalakorik garaiz erretiratzeko. Gauzak asko aldatu dira, txo. Gure gaztaro lehenean, zurruta zaindu beharrik ez genuen izaten. Ez ginen beti baldintzarik egokienetan ibiliko, hain segur. Denak berdin ibiltzen ziren: ez zegoen jazarpenik, balantzaka autoa hartzea hain gaizki ikusita ere ez zegoen, abiadura ez zuten seinaleek mugatzen, autoaren indarrak baizik… Hori dena guztiz aldatu da, zorionez. Orain bada sagardotegira trenean joaten denik. Lagun taldeek zotz egiten dute, autoa nork gidatuko duen erabaki eta hura alkoholik dastatu gabe gera dadin.

Gaua aldatu egin da, eta gu ere bai. Zahar-tzen ari garela pentsatzen dut batzuetan. Besteetan, berriz, garairik txoroenetan ere oraintxe bezala ibiliko nintzatekeela uste izaten dut…alkoholik gabeko garagardoak edanez ibili izan banintz. Ezer ez da lehen zen bezalakoa.

Donostiako diskoteka batera joan nintzen azken aldian, orain bizpahiru aste, atezain bulartsuen bahea pasatu behar izan genuen lehenik. Barnean ere bazen zaintzarik, eta denak elkarrekin komunikaturik zeuden, tresneria modernoaren bitartez. Atezain haietako bat edozein filmetan agertzeko modukoa zen: gimnasioan landutako gorputza, jazkera zaindua, eskularruak… Oso sinpatiko egin zigun kaso, baina beldurra emateko moduko tipoa zen, "hemen ez duk gaiztaginik sartuko" pentsarazteko modukoa. Arrazoi genuen, neurri batean. Han ez da gamelurik sartzen, atezain haien lagunak izan ezik. Hamar minutu gabe, atezain hori bera etorri zitzaigun, lagun bat aurkeztuz. Gaua "alaitu" nahi zigun. Diskotekako segurtasunaz arduratzen den berberak aurkeztu zigun droga saltzailea. Lasai, dena kontrolpean dago.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |