Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

'Jainkoaz beste berri batzuk', teologia berritzeko liburua

manuel olasagasti gaztelumendirengaztelaniazko liburua euskaratu du agustin ezeizak

Miguel Angel Unanua, Paulo Iztueta eta Agustin Ezeiza, atzo, Donostian.argazkia: dani sagastume

Juan g. Andrés enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Utriusque Vasconiae argitaletxeak Manuel Olasagasti Gaztelumendi (Lezo, 1924) idazlearen Jainkoaz beste berri batzuk liburua kaleratu berri du. Paulo Iztueta editoreak atzoko aurkezpenean azaldu zuenez, liburua Otras noticias de Dios jatorrizko lanaren itzulpena da, Agustin Ezeizak egina. Iztuetak adierazi zuenez, "Jose Antonio Pagolak Jesusi buruz ekarri duen aire freskoa Jaungoikoari buruz dakar Olasagastik". "Jaungoikoaren inguruko teologia berritu beharrean gaude", gaineratu zuen editoreak.

Egileak Erlijioaren Filosofia irakatsi du urte luzez. Filosofia garaikidearen eta erlijio arazoen arteko harremanak aztertu ditu Raices cristianas de Ortega eta Ausencia de Dios y experiencia de lo sagrado en el pensamiento de Heidegger saioetan. Azken lan honetan, berriz, pobrearen filosofia aldarrikatu du "egiazko Jainkoa" errebindikatzeko.

Liburuaren Jainkoa "hitzaren zentzu onean, ona da", itzultzailearen aburuz. "Jainkoak askatasunerako sortu zuen gizona. Gainerako guztia, zoriontasuna barne, gizakiak berak lortu behar du. Jainkoak eskaintzen diguna, maitasuna eta elkartasunaren sintesia da, hots, laguntasuna", nabarmendu zuen Agustin Ezeizak.

"Olasagastik dioenez, zalantzan egotea ez da bekatua, egiazko fedeak ziurgabetasuna ez duelako kentzen", azpimarratu zuen Ezeizak. Bere ustez, maitasunarengandik dator Jaungoikoaren handitasuna eta horregatik Jainkoak ezin du gizona kondenatu.

Ezeizaren iritziz, liburua aproposa da mistikoentzat, erlijio tradizionalarekin bat ez datozenentzat, beste zerbait sumatzen dutenentzat eta korapiloak nola askatu ez dakitenentzat, baita sinestu eta sinesten ez dutenentzat, agnostiko eta ateoen-tzat ere. "Ziur nago guztiak bat etorriko direla Olasagastik dioenarekin. Beharbada, erlijio tradizionala jarraitzen duten batzuek ez dute ulerturko, ezta onartuko ere".

Hizkuntzari buruz Utriusque Vasconiae argitaletxeak, gainera, beste liburu bat aurkeztu zuen atzokoan, Miguel Angel Unanua Garmendiaren To eta no sesioan euskaraz . Editoreak aitortu zuenez, genero eta hizkuntzaren inguruko lana da, "oso zentzu kritikoaz idatzia". "Miguel Angelek zirto ederrak botatzen badaki eta liburuak pasarte zirikagarriak ditu. Irakurlea ez da erdian geratuko", ohartu zuen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Utriusque Vasconiaek Miguel Angel Unanua Garmendiaren 'To eta no sesioan euskaraz' lana kaleratu berri du
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |