
Juankar López-Mugartza eta Henrike Knörr, EHUko ekitaldi batean.argazkia: ehu
h ENRIKE Knörren lana oparoa izan da eta alor ugari jorratu ditu, baina beti izan ditu kuttun pertsona izenak, euskararen historia eta euskal testuak.
Tarragonan jaio zen 1947an, aita gasteiztarra eta ama katalana izaki, zazpi urterekin Gasteizera aldatu eta bertako bizitzan aktibo jardun zuen, Arabari bere lanaren parte handia eskainiz.
Filosofia Hutsaren sailean lizen-tziatu eta Euskal Filologiako doktoretza Euskal Herriko Unibertsitatean lortu zuen 1987an, Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean, Maurice Harrieten hiztegiari buruzko tesi batekin. 1977an, Koldo Mitxelenaren laguntzaile izan zen Arabako Ikastetxe Unibertsitarioan eta urtebete beranduago Gasteizko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatean irakasle izendatu zutenetik lan horretan jardun du.
Euskal Filologia fakultateko katedradun eta irakasle izan zen. Departamentuko zuzendari eta idazkari lanak egiteaz gain, Onomastika Komisioko presidente izan zen 1984ean sortu zenetik 2001era bitarte. Gregorio Monreal erretore zela, Arabako campuseko lehenengo erretoreorde izan zen 1981tik 1984ra.
euskaltzaindia
Gaztetatik
Euskaltzaindiako kide 29 urte besterik ez zituela aukeratu zuten, bi urtez urgazle lanetan aritu ondoren. Bertan, betebehar ugari izan ditu: diruzain, Onomastika batzordeburu (1984-2001), Jagon sailburu eta idazkari (1992-1995). Euskaltzaindiko buruordea izan da 1995etik 2004ra bitartean. Iker Sailburu izendatu zuten 2004ko abenduan. Gainera, Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria izan da 2001etik 2007ra.
Artikulugile amorratua izateaz gain liburu ugari idatzitakoa da. Pertsona eta toki izenak, euskararen historia, euskal testuak, filologia, lexikografia, bibliografia, biografia, etnografia eta abar luzea ikertu ditu.
Euskal Herriko egunkari ia guztietan egin ditu kolaborazioak. Aholkulari linguistikoa izan zen Lur entziklopedian. Jon Bilbao eta bere Eusko bibliographia lanari jarraipena emateko jaiotako Asociación Internacional de Bibliografía Vasca sortu zuen.
Real Academia Españolako lexikografia sailari ere bere laguntza eskaini izan dio, baita Washingtoneko National Endowment for the Humanities erakundeari ere. Instituzio eta ikerlarien arteko harremanak bultzatzeko helburuz, atzerriko akademia zentroetara bisitak ere egin izan ditu.
Argitaratutako lan eta artikulu zerrenda amaigabea litzateke, nabarmenenak honokoak: Alava abierta, Askoren artean, 1979; Gabonetako ikuskizuna, Edizio kritikoa, 1983; Onomastika Jardunaldiak , argitalpenaren prestatzailea, 1991;Voces alavesas, edizio kritikoa, 1998; Arabako euskararen lekukoak-El euskera alavés.Estudios y textos , 1998, Koldo Zuazorekin batera; Lo que hay que saber sobre la lengua vasca en Alava-Arabako euskarari buruz jakin behar dena, 1998. Vasconiana , Rene Lafon-en (1899-1974) artikuluen bilduma; Lopez de Guereñuren Voces Alavesas -en hitzaurrea; Nombres vascos de persona: cuestiones históricas y de normalización , Fontes Linguae Vasconum, 1999.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |