Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Santa Kutz jaietan murgilduta igaroko dute zestoarrek asteburua

Festak ostiralean hasiko dira 'Kanpanolue' haurrentzako ikuskizuna rekin

Helduen danborrada suziria jaurti ondoren hasiko da eta herriko kale guztiak zeharkatuko ditu

Helduen danborradan parte hartuko duen talde bat.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Zestoa. Maiatzaren hasiera heltzearekin batera, eta urtero bezala, festa giroan murgilduko dira zestoarrak asteburuan Santa Kutz jaiei esker. Modu honetan, ostiralean hasi eta igandera bitartean, ekitaldiz beteriko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute.

Haurrei zuzendutako Kanpanolue ikuskizunarekin hasiko dira festak 17.00etan. Suziria 19.00etan jaurtiko dute udaletxetik eta jarraian Idiakaitz txistulari taldeak eta Udal musika bandak kalejira bateratua eskainiko dute.

Santa Kutz festetako ekitaldirik garrantzitsuena 22.30ean hasiko da. Talde bakoitzak bere elkartean afaldu ondoren, helduen danborrada izango da herriko kaleetan zehar. Gauerdian, presoen aldeko agurra egingo da eta ikurrina eta herriko bandera altxatuko dituzte udaletxean. Ondoren, danborjoleek martxa guztiak joko dituzte. Festa giroan jarraitzeko, berriz, 01.00etatik aurrera Nahidekena MT txarangak musikaz girotuko ditu kaleak.

Larunbatean 10.30ean esnatuko dira herritarrak Idiakaitz txistulari taldearen dianarekin eta 11.30ean udal Korporazioak eta herritarrek osaturiko prozesioa egingo dute jaiei izena ematen dioen Gurutzera. Handik, parrokiara abiatuko dira Meza Nagusia entzutera eta Parrokiko Abesbatzak parte hartuko duela aurreratu zuten bertako kideek.

Txistulariek beste kalejira bat egingo dute 12.30ean eta jarraian Udalak, Zestoako Herri Ikastetxeak eta Ekain Guraso Elkarteak antolatutako VI. Santa Kutz nesken pala txapelketako finalak hasiko dira pilotaleku zaharrean. Aurreko asteetan finalistak ezagutu dira eta larunbatean, 14.00ak aldera, irabazleen izenak jakin ahalko dira sari banaketa ekitaldian.

Haurrek ere izango dute danborrak eta atabalak astintzeko aukera. 18.00etatik aurrera umeen danborrada desfilea hasiko da. Azken egunetan entseatutako pieza guztiak joko dituzte umeek eta, urtero lez, karroza eta guzti aterako dira bertan parte hartzen duten ikastetxeko sei eta hamabi urte bitarteko ikasle guztiak.

Larunbat iluntzean musika izango da protagonista nagusia. 23.00etatik aurrera herriko Karelean eta Grises sueños musika taldeek kon-tzertua eskainiko dute eta, bide batez, aurtengo Santa Kutz festak amaituko dira, hurrengo urteko jaien zain geldituko direlarik.

Santa Kutz jaiak ospatzen direla eta, autobus zerbitzuek aldaketak jasango dituzte, larunbatean, egun guztian zehar. Egun horretan, autobusak ohiko lekuetan gelditu beharrean, herri kanpoaldean egingo dute, herri barruan izango den jende kopuruagatik, festa giroak berdin jarrai dezan.

Honela, Zumaia eta Donostiarako norabidean joaten diren autobusak Ertxinondo okindegi zaharraren aurrean geldituko dira, ohi bezala Gurutze aurrean geratu beharrean. Bestalde, Azkoitia, Zumarraga eta Bilbo aldera joaten direnak betiko tokian geratuko dira, herritik kanpo, alegia.

Autobus zerbitzu aldaketa hau, ordea, larunbatean bakarrik izango da eta igandetik aurrera berriro ohiko ordutegi eta geltokiekin jarraituko du zerbitzuak.

'Piano bat bertsotan' Festez gain, maiatza ekitaldiz beteta iritsiko da Zestoara. Hala ere, eta apirileko azken ekintza bezala, Piano bat bertsotan ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da gaur bertan. Danbolin Zulo Elkartearen VIII. urteurrenaren ospakizunen baitan kokatzen den ekitaldia 22.30ean hasiko da udaletxe azpian.

Piano bat bertsotan ikuskizuna Jagoba Astiazaran zestoarrak eta Ainhoa Ansak sortutako proiektua da eta ekitaldian biltzen den jendeari euskal kanta desberdinak proposatzeko eskatuko diete, ondoren inprobisatuz jo eta abestuko dituztelarik.

Musikarekin jarraituz, maiatzaren 9an Donato Goyenechek eta Xabier Arakamak trikitixa eta perkusioa oinarri izango dituen kontzertua eskainiko dute 22.00etan Zestoako kultur etxean. Hilaren 23an, berriz, Laranjadi plazan haurren kantaldia izango da. Emanaldia 19.00etan hasiko da eta, bertan, Zestoako musika eskolako ikasleez gain, Azpeitiko eta Zumaiako haurrek ere hartuko dute parte.

Ekainean zehar, musika izango da berriz protagonista. Hilaren 6an Itxaropena dantza eskolak ikasturte amaierako jaialdia egingo du kiroldegian 22.00etan eta 13an, Ertxiña musika eskolako ikasleen entzunaldia izango da udaletxe azpian 18.30etik aurrera.

Azkenik, ekainaren 15ean, aurten 12. edizioa beteko duen ibilaldi neurtua izango da Agiro mendi taldeak antolatuta.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESVela
DAKAR SOBRE OLAS
Iker Martínez y Xabi Fernández inician mañana la vuelta al mundo de vela
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |