|

Azpeitia. Elizaren inguruko mugimenduak antolatutako Run for unity egitasmoarekin bat egingo du Azpeitiko Zaparraye aisialdi taldeak datorren maiatzaren 10ean. Ekimen honen bidez, erlijio, kultura eta etnia desberdineko pertsonen arteko bakea eta elkartasuna bultzatu nahi dira.
"Mundu mailan egiten den errelebozko martxa bat da, eta urrezko erregela izeneko lema du: Ez egin besteei zuri egiterik nahi ez duzunik . Gaur egun, aniztasun handia dugu herri mailan eta aukera polita dela iruditzen zaigu bertan parte har-tzea, gainera, Azpeitia mundu mailan zabaltzeko aukera ematen digu", adierazi zuen Zaparraye taldeko begiraleetako bat den Jone Arruabarrenak.
Modu honetan, maiatzaren 10ean ekitaldi desberdinez gozatzeko aukera izango da herrian. 16.30etik aurrera hasiko da martxa eta amaieran, festa izango da Betharram ikastetxeko atarian. "Oinarri bezala kirola izaten du eta munduko beste herrialdeetan lasterka, bizikletaz edo itsasontziz egingo den arren, Azpeitian oinezkoentzat ibilbide bat prestatzea pentsatu dugu. Ibilbide hau Betharram ikastetxeko atarian amaituko da eta han Internet bidez beste herrialdeekin konexioa egingo dugu. Ondoren DJ festa hasiko da", gaineratu zuen Arruabarrenak.
Bestalde, Zaparraye aisialdi taldeak kamisetak eta txapelak jarriko ditu salgai. Bi gauzak hiru euroren truke eros daitezke.
Bigarren aldiz Aurtengo Run for unity egitasmoak bigarren edizioa izango du. Lehenbizikoz 2005ean egin zen eta 89 naziotako erlijio, kultura eta etnia ezberdineko 100.000 gazte baino gehiagok parte hartu zuten. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |