Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

San Pedrok bi aste barru egingo du 'Eskolatik kalera'

Euskara hezkuntza eremutik ateratzeko XII. jaia maiatzaren 10ean ospatuko dute Pasaian

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

pASAIA. Maiatzaren bigarren larunbata iristear da eta orduan egingo dute Eskolatik kalera jaia. Aurten, 12. edizioa, San Pedroko barrutian antolatu dute euskara hezkuntza eremuan ez ezik beste jardueretan ere erabilera sustatzeko ekimenaren festa. Urte guztiko lanaren ikasturte amaierako ekitaldia da Eskolatik kalera jaia.

Festaren programak zaharretik eta berritik edango du. Ikastetxeetako haurren saioak, grafiti eta bestelako tailerrak zein musika eskolako partaidetza izango dira. Ohi denez, eskolan eta ludoteketan ibiltzen diren hezitzaileen laguntza jasoko dute.

Arratsaldean, San Pedroko jai ba-tzordeak sardina jana prestatuko du eta bertsolaritzari ere egingo diote tartea azken partean. Ikastetxeetan ikasturtean zehar bertsozale elkartearekin lantzen duten proiektuaren kurtso amaierako jaialdia Eskolatik kalera jaian txertatu da aurten. Bestetik, Ahobero bertso eskola berriak bere burua aurkeztu eta datorren ikasturterako (Udalarekin batera) eskainiko dituen saioen berri emango du.

Bestalde, antolatzaileek Alkatetza egitasmoari buelta garrantzitsu bat emateko proposamena lantzen ari dela aurreratu zuten. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADGipuzkoa
PLACAS SOLARES
Un nuevo decreto reduce los beneficios de la energía fotovoltaica
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |