|

Donostiako Ategorrieta auzoan dagoen bolatokia.
a TEGORRIETAKO Kirol Elkartea aurtengo Euskadiko Bolo Txapelketa antolatzen ari da. Lehiaketa ekainaren 7an jokatuko dute eta, oraingo honetan, Donostiako auzo honetara gerturako dira kirol honetan trebeenak. Baina bola jokoan aritzeko usadioa aspalditik datorkio talde honi. Horrela, 1946. urtean, elkartea sortu zenenan, garai horretako kirolari gazteek elkartzeko lekua eskuratu zuten. Garai horretatik, taldearen adierazgarri izan da bola jokoan ari-tzeko ohitura.
"Elkartearen historian zehar kirol ekintza ugari antolatu eta bultzatu izan ditugu. Horien artean futbola, mendizaletasuna, pilota eta boloak aipa ditzakegu", adierazi du Xabier Lazkano elkarteko kideak. Hala ere, bolatokiari lotutako tokalariak eta toka txapelketak izan dira esanguratsuenak. Elkarteak lehiaketa antolatzen duen lehen aldia da eta pozik daude kideak: "Gurea kirol elkartea da eta horrelako ekimenetan parte hartzea garrantzitsua da".
Ategorrietan jokatuko duten Euskadiko Txapelketan Gipuzkoa eta Bizkaiako hamabosna jaurti-tzailek parte hartuko dute. Arabatik, berriz, hamasei jokalari gerturako dira ekitaldira. "Lehiaketa antolatzea 7.300 euro kostatuko zaigu gutxi gorabehera. Gainera, ehun lagunentzako bazkaria antolatuko dugu egun horretarako", esan dute kideek.
hiru belaunaldi
Euskadiko Txapelketa
Horrela, gaur egun pilota eta bola jokoa dira Ategorrietako elkarteak gogor bultzatzen dituen kirolak: "Antonio Goenaga bolaria da gaur egun Gipuzkoako bola txapelduna eta 2002an Euskadiko txapeldun izana. Honen semea, Jose Antonio Goenaga, bolari eta tokalari fina da, eta bi kirolak hain txukun jokatzen dituen bakarretakoa. Antonioren biloba, Mikel, bolotan gazte txapelduna izana da. Denen artean kirol honetan trebezia duten hiru belaunaldi osatu dituzte".
Emakumeek ere badute kirol honetan parte hartzeko usadioa: "Sole Cuesta Gipuzkoako emakume bakarretako bat da bolatoki munduan eta Ategorrieta elkartearen izenean parte hartuko du".
Taldea oso ezaguna da auzoan eta bestelako ekitaldi eta festak ere prestazten dituzte bilgunearen atzealdeko frontoian: "Mus txapelketak, pilota partidak eta jubilatuen eguna prestatu ditugu. Orain, beste batzuk antolatzeko asmoa dugu, sagardo eguna da pentsatzen ari garen proposamenetako bat".
Aurten hamabi kide berri lortu dituzte eta denak auzokideak dira: "Elkartea bizirik dagoen seinale da. Baten batek atea joz gero, segituan zabaltzen dute. Elkartea auzokide guztiei zabalik dago, baita emakumeei ere".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |