Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Poesia gozagarri

Antzoki Zaharreko atezain ezagun, poeta eta bertsolaria duela 177 urte jaio zen Donostian. Bere bizitza gogorra bere lanetan islatu zuen

Bilintxen aurpegi desitxuratua.argazkia: Auñamendi entziklopedia

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

inDALEZIOMoko , Bilintx , gure Vilinch , edo Indalezio Bizkarrondo Ureña, duela 177 urte jaio zen. "Beste alibiyorik pobriak ez daka, negarrez jaio eta bizi arrastaka", idatzi zuen Pobriaren suertia bertsoan. Berak bizitakoa islatu zuen, izan ere, zoritxarra ezaugarri izan zuen poetaren bizitzak.

Txikia zenean eskaileretan behera erori eta kolpeen ondorioz desitxuratuta geratu zitzaion betiko aurpegia, orduan hasi zitzaion jendea Moko deitzen. Gaztetan baita, sokamunturrean zezen batek harrapatu eta hankak zeharkatu zizkion adarrekin: herren geratu zen harrezkero. Lapurrak sartu zitzaizkion behin etxera eta bertan gordeta zituen 8.000 errealak lapurtu zizkioten.

Hitzetan hustu zituen bere penak, eskas zituen maitasun eta edertasunaz aritu zen nagusiki. Koldo Mitxelenaren esanetan "umore satiran maisu" izan zen, sentimenduz betetako bertsoak sortu zituen. Metrika, errima aberastasuna erritmoaren musikalitatea eta bertsoaren sendotasuna izan zen bere lanen ezaugarri. Behin batian Loiolan, Loriak udan intza bezela, Beti zutzaz pentsatzen, Neskatxa bati mutil batek jarriyak, Izazu nitzaz kupira, Triste bizi naiz eta ,... buruz ikasten zituzten orduan baserritarrek, lanean ari zirenean kantatzeko.

Erromantiko liberala zen Bilintx. Donostiako liberalen laugarren batailoian borrokatu zen Bigarren Karlistadan. Lanbidez arotza eta Donostiako Antzoki Zaharreko atezain ezaguna izan zen, emaztearekin batera tabernatxoa zuten bertan.

1876ko San Sebastian egunean granada batek Bilintx larriki zauritu zuen Antzoki Zaharrean, etxean. Diario de San Sebastianek eman zuen albistea: "Karlistek berriro ere hiriaren aurkako erasoak areagotu dituenez, atzo, jaurtigai etsaiek zenbait ezbehar eragin zituzten. Burdin etsaiaren biktimetariko bat, Bilintx poeta atsegin eta herrikoia, Antzoki Zaharreko atezain zintzoa, atzo arratsaldean bere gelan zela zauritu zuten. Begikotasun handia duen Indalezio Bizkarrondo jaun zuhurrak izandako zorigaitza sentitua izan da herritarren artean".

Sei hilabete beranduago hil zen, 1876ko uztailaren 22an, zauri haien ondorioz, "agoniazko sei hilabete luzeren ostean", Jose Manterolak Diario de San Sebastian egunkarian argitaratu zuenez.

1884ean Victoriano Iraola zinegotziak mozio bidez eskatu zuen Antzoki Zaharra kokatzen den kale Nagusia eta Lasala plaza batzen dituen kaleari Bilintx izena ematea. Bere poesiak ere bizirik jarraitzen du.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
QUINCENA
Petra Lang y Ben Heppner actúan hoy con la ONE en el Kursaal
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |