Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Herritarrentzako AHTari buruzko lehen arreta bulegoa ireki dute Ordizian

garraio sailak eta udalak elkarlanean osatu dute ekimena

Euskal 'Y'-aren lanak aurrera doazen heinean, horrelako gune gehiago zabaltzeko konpromisoa du Jaurlaritzak

López de Guereñu eta Santamaria, atzoko aurkezpenean.Foto: a. garcia

Joseba imaz enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ordizia. Eusko Jaurlaritzak eta Ordiziako Udalak euskal Y -aren inguruan herritarrek dituzten kezka eta galderak argitzeko lehen informazio eta arreta bulegoa zabalduko dute Goierriko herri horretan. Datorren astetik aurrera, ordiziar eta goierritarrek Abiadura Handiko Trenari (AHT) buruzko xehetasunak ezagutzeko aukera izango dute eta lokalean informazio grafikoa jarriko da, "proiektuaren ezaugarri teknikoak hobeto ulertu ahal izateko".

"Edonor gerturatu liteke edozein galdera egitera", laburtu zuen Nuria López de Guereñuk, Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuak, herriko alkate Jose Migel Santamariarekin batera eskainitako prentsaurrekoan. Euskal Y -aren Gipuzkoako lehen zatiaren eraikuntza lanak hil honen hasieran jarri zituzten martxan, hain justu, Ordizian bertan.

Informazio eta arreta bulegoa AHTaren lanak zuzentzeaz arduratzen den ETS erakunde publikoak kudeatuko du eta astean hirutan egongo da irekita maiatzaren 7tik aurrera, Ordiziako Kale Nagusiko 26. zenbakian, udal informazio bulegoa dagoen lekuan. Asteazken, ostegun eta ostiraletan zabalduko ditu ateak, goizeko 9.00etatik 13.30era. Horrez gain, informazioa jaso nahi duenak 943 885850 telefono zenbakira deitu edo infordizia@ets-rfv.es helbidera idatzi ahal izango du.

informazio gune gehiago López de Guereñuk jakinarazi zuenez, lehen arreta bulegoa da, "baina obrak aurrera doazen heinean, beste herrietara zabaltzeko asmoa" ere hor dago. Izan ere, hiru kilometroko luzera duen Itsasondo-Ordizia zatiaz gain, aurten beste zenbait gune esleitu nahi dituzte: Beasain Ekialdea, Beasain Mendebaldea eta Legorreta-Tolosa, besteak beste.

Gainera, herriko etxeak esku-liburu bat banatuko du ordiziarren artean, euskal Y -ak herria zeharka-tzean izango duen eraginaren berri emanez. Ordiziako zatiari dagokionez, obren eragin bisuala "minimoa" izango dela aurreratzen du dokumentu horrek -Mariaratz bailarako zubia da salbuespena-, bidearen gainontzeko %98 lur azpitik egingo baitu trenak. Tunelaren zulaketa, berriz, "18 edo 20 hilabetez" luzatuko da.

"Argi dago edozein obrak eragozpen bat baino gehiago eragiten duela bizilagunen artean. Ez ditugu horiek ezkutatu nahi eta liburuxka horretan aipatzen ditugu nolakoak izango diren, gure udalerrian, eragin bisuala, zulaketa leherketak, kamioi eta makinen joan-etorriak eta izan daitezkeen eragozpenak", azaldu zuen alkateak. Gainera, Santamariak "eraginak jasandako jabeekin egoteko eta pertsonalki laguntzeko" konpromisoa hartu du.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Ordiziako zatiak hiru kilometro izango ditu, %98 lur azpitik joango da eta eragin bisual "minimoa" edukiko du
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |