
donostia. Euskararen Aholku Ba-tzordeak idatzitako XXI. mende hasierarako Hizkuntza Politikaren oinarriak testuaren abiapuntua gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan euskarak bizi duen errealitatea izan da. Hizkuntza ofiziala da eta, beraz, lege markoa badu; baliabideak hainbat politika abian jartzeko ere baditu eta herritarren atxikimendua ere hor dago, "gurasoek seme-alabek euskaraz ikasi dezaten erabakitzen dutenean agertzen da hori, besteak beste", Pello Salaburu katedradun eta ponentziaren egileetako baten esanetan. Hala ere, zenbait gauza ez ditu konpondu horrek guztiak eta egoerari buelta eman eta euskararen normalizazioan aurrera egiteko zabaldu dute eztabaida datozen urteotarako politika berri baten oinarriak adosteko helburuarekin.
tokian tokiko errealitatea Ahol-ku Batzordeko kideek adostu dute gogoeta horretarako abiapuntu izango den ponentzia. Besteak beste, politika berriek hiru helburu bilatu behar dituztela dio testuak: hizkun-tzarekin zerikusia duten desberdintasunak orekatu, gizartearen kohesioa bilatu eta bizikidetza bizkortu.
Hori lortzeko, guztienganako errespetua, eleaniztasuna eta tokian tokiko errealitatea kontuan hartzea ezinbestekoa da. Hori dela eta, hizkun-tza politikak ere malgua behar du izan eta gune bakoitzean bertako errealitatera egokitu behar du.
Hizkuntza eskubideak betetzea eta betearaztea ere oraindik gainditu beharreko koska dela dio testuak, eta euskararen egoera ahulagoa denez, euskal hizkuntza lehenesteko politikak sustatu behar direla ere bai. Euskalduntzean eskolak egiten duen lana aitortu baina horrekin bakarrik nahikoa ez dela dio ponentziak eta, hortaz, erabilera bultzatzeko ekimenak derrigorrezkoak izango direla. Horretarako, herritarrek euskara erabiltzeko aukerak izatea beharrezkoa dela eta haien artean euskaraz mintzatzeko borondatea ere areagotu behar dela aipatzen du ponen-tziak, borondate hori, bai gizabanakoen artean eta baita gizarte mailan ere landu baitaiteke. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |