|

zarautz. Zarauzko Alproja an-tzerki taldeak Euskal Jai egunean ikuskizuna eskaintzen du urtero eta dagoeneko hasi dira taldekideak guztia antolatzen. Antzerkia Munoako plazan eskaintzen dute eta jendez lepo egoten da gunea Alprojaren saioarekin gogatuz.
Antzerki taldekoek bizilagunak gonbidatu nahi dituzte irailaren 9ko ikuskizunean parte hartzera. "Lotsa pixka bat akaso ematen dizu, ez duzulako inor ezagutzen... baina gogoa bai. Animatu zaitez, lagun. Gustura asko hartuko zaituztegu, zu, eta zure lotsa ere bai. Eta lagunen bat ekartzen baduzu, hura ere bai. Nola? Noiz? Berehala. Gu hasteko prest gaude, makinak martxan dauzkagu", nabarmendu dute Alprojakoek. Hori dela eta, gaur jarri dute bizilagunak informatzeko hitzordua. Artistak Iñurritzako elkartean bilduko dira eta herritarrak gonbidatu nahi dituzte azaltzera. Bertan izena emateko aukera izango dute Euskal Jaietako antzerkian parte hartzeko eta Alprojakoek aurtengo ekitaldirako dituzten asmoak azalduko dituzte.
Gaurko bilera 20.30ean izango da eta hitzordura gerturatzeko aukerarik ez duenak, baina iraileko saioan parte hartzeko gogoa duenak, Zarauzko Martiarena zapaterian (Trinidade kalea, 943 831123) eman beharko du izena. Nahiago duenak alproja@armiarma.com helbidera idatzi dezake. Partehar-tzaileak maiatzaren 12an hasiko dira entseguekin. >a.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |