Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Agirre eta Gancedo eskalatzaileek lortu dute Azpeitiko Joxe Takolo beka

Kirolariek 1.680 euro jaso dute Udalaren eskutik

Marokoko Taghia herrian bide berri bat irekitzen saiatuko dira maiatzaren 10etik 25era bitartean

Ezkerretik eskuinera, Unanue, Agirre, Vieira eta Gancedo.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Leire Agirre eskalatzaile azpeitiarraren eta David Gancedo bilbotarraren Tratara-teko paretetan Joxe Takolo izeneko bide luze bat ireki proiektuak irabazi du aurtengo Joxe Takolo beka.

Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Mendi Federazioak eskaintzen duten diru laguntza 4.200 eurokoa izan ohi den arren, aurtengo proiektu irabazleak 1.680 euro bakarrik jasoko ditu, taldeko bost kideetatik hiru kanpokoak direlako. Leire Agirrek, David Gancedok, Toni Arbones kataluniarrak, Kurt Albert alemaniarrak eta Benoit Dorzas suitzarrak osatzen duten taldea maiatzaren 10ean abiatuko dira Marokora eta hilaren 25era bitartean, bide berri bat irekitzen saiatuko dira Taghia herrialdeko pareta batean.

"Gure helburua Taratarateko paretetan 500 metro izango duen eta jarraipeneko 7. graduko bide berri bat zabaltzea izango da eta, lortuz gero, Joxe Takolo izena izango du. Bide gutxi daude han eta daudenak oso errazak dira, guk pareta erditik nahi dugu egin. Badakigu zaila dela baina ilusio handiarekin goaz eta kide guztien laguntzarekin lortzea espero dugu", adierazi zuen Agirre azpeitiarrak.

Eskalatzaileek azaldu zutenez Marokoko gune honetan dauden paretak orain gutxi eman dira ezagutzera eta oso onak dira: "Azken urteetan boom bat izan dute eskalatzaileen aldetik, Leku eta kalitate aldetik oso onak dira eta eskalatzeko modu desberdinak eskain-tzen dituzte. Beste kideek proiektua aurkeztu zidatenean asko gustatu zitzaidan eta lehiaketara aurkeztea pentsatu nuen. Oso pozik gaude", gaineratu zuen eskalatzaile azpeitiarrak.

Euskal Goi Mendi Eskolako zuzendaria den Jose Carlos Vieirak proiektuaren zailtasuna onartu zuen eta zorte ona opa zien kirolariei: "Bide gogorra da oso eta zailtasun asko izango dituzue, ea goi mailako bide bat irekitzeko zortea duzuen", esan zuen.

Manuel Unanue, Azpeitiko Udaleko Kirol batzordeburuak eman zien 1.680 euroko diru laguntza eta itzuleran bidaia agertzeko gonbitea luzatu zien kirolariei: "Ondo pasa-tzea espero duzue, baina lana egiterakoan hartu beharreko arriskuak bakarrik hartzea espero dut eta, ahal bada, behar baino arrisku gutxiago. Izan ere, hemen zuen zain gelditzen gara, bidea ireki edo ez ireki, bidaia nola joan den azaltzeko".

Bigarren aldiz Leire Agirre eskalatzaile azpeitiarrak Joxe Takolo beka jasotzen duen bigarren urtea du. Lehenbiziko aldian, 2004. urtean, Ametsak mugimenduan noraino? proiektuarekin irabazi zuen. Urte horretan, 600 euro eskuratu zituen, Azpeitiko Udalak beste proiektu bat ere saritu zuelako, Escribano, Mujika eta Yurrita eskalatzaileen Trangoko dorreak .

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Laguntzak goi mailako mendi eta originaltasunezko proiektuak bultzatzea du helburu
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |