Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Amodiozko gutunak astelehena baino lehen entregatu beharko dira

villabonako euskara zerbitzura bidali beharko dira lanak eta sarituak 350 euro jasoko ditu

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

villabona. Aurten ere, udaberriaren etorrerarekin batera, Villabonako Udaleko Euskara Zerbi-tzuak Amodiozko Gutunen Lehiaketa martxan jarri du. Maiatzaren 5ean bukatuko da lanak aurkezteko epea.

Bertan parte hartu ahal izango du 1992an edo aurretik jaiotako edonork. Aurkeztutako lan guztiak argitara gabeak, saritu gabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Lanen luzerak ezingo du bi orrialdetik gorakoa izan.

Lehenengo sariarentzat 350 euro izango dira, eta horrez gain, besteak beste, 200 euroko sari bat ere eskainiko dute Amasa-Villabonako lan onenarentzat. Sari banaketa ekitaldia ekainaren 26an izango da.

Lanak eta egilearen datuak dituen kartazala, beste kartazal handiago batean sartuta, Villabonako Udaleko Euskara Zerbitzura bidali beharko dira. Beraz, postaz bidalitako lanek, gehienez ere, maiatzaren 5eko posta zigilua izan beharko dute.

Lehiaketako epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona adituek osatuko dute. Lehiaketa honen berri zehatzagoa nahi duenak Villabonako Euskara zerbitzura jo dezake edota 943 693501 telefonora deitu. >m.s.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |