|

Pasaia. Uztailerako antolatu diren Udaleku irekiak egitarauan begirale izan nahi duenari izena emateko epea datorren maiatzaren 5ean hasi eta 15ean amaitzen dela jakinarazi dio Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol sailak.
Begiraleentzako hautaketa frogak Urtxintxa atsedenaldiko hezitzaileen eskolak egingo ditu maiatzaren 16an Trintxerpeko Euskadi etorbideko 61 zenbakian kokaturiko udal euskaltegian, 18.00etan. Udalekuetan onartua izateko eta oposizio-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko baldintzak 18 urte izatea eta euskara mendera-tzea dira.
Azterketa gainditzen dutenei merituak baloratuko zaizkie. Hauen artean hautatuak direnek oinarrizko prestakuntza ikastaro batean parte hartu beharko dute, udalekuetarako beharrezko izango dituzten programaketa ereduei, metodo pedagogikoei eta beste hainbat gairi buruzko gutxieneko prestakuntza izan dezaten. Ikastaroa ekainaren 6, 7 eta 8an izango da.
Interesatuak dauden gazteek Trintxerpeko udal euskaltegiaren ondoan aurkitzen den Gazteria eta Kirol sailera joan behar dute edo 943 004330 telefonora deitu maia-tzaren 5etik 15era, astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 14.00etara.
Haurrak Aurtengo udalekuetan parte hartu nahi duten umeek maiatzaren 5etik 20ra egin beharko dute matrikula herriko eskoletan edo Gazteria eta Kirol sailean. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |