Diario de Noticias de Gipuzkoa

Buruztanka

Maitasun eske

por estitxu fernandez enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

a
nginak ditut. Nire bizitzan aurreneko aldiz. Zintzurretik beheiti zerbait pasa-tzea sufrimendu bilakatu zait. Igandetik nago horrela, hain zuzen nire lehen jai egunetik. Aste honetan mendira joatekoa nintzen gainera, igandetik asteazkenera, baina anginak ditut. Beti pasatzen da. Lanean nola edo hala agoantatzen dugu, bete beharra horixe baita, bete beharrekoa; baina jai egunetan defentsek ere jai hartzen dute, eta ri-rau, bakteriak, birusak edo dena delakoak harrapatzen gaitu. Medikuak erran dit igual ez dela egunotako kontua bakarrik, izan litekeela azken bolada luzean defentsaz baju egotea; faringitisa maiz izan dut aurten, kronikoa dut egia erran,"normala, horrenbertze solas eta solas" erran dit medikuak. Gastroenteritisak ere egurtu ninduen orain pare bat hilabete-edo; bizkarreko minez nabil joan deneko bi urtean; buruko minak ere sarriago ditut orain. Lana eta estresa aipatu dizkit, defentsen jaitsieraren errudun gisa, kasualidadea! Gaur kexatzea tokatzen zait, minak konta-tzea. Erixko nagoelarik sentiberago bainago, eta maite nazatela nahi izaten dut, gaixo nagoelako bada ere. Maite ditzatela baldintzarik gabe, horixe da beren burua hil nahi duten pertsonek behar izaten dutena. Osakide-tzako Buru Osasuneko buruak igandean egunkari honetan egindako elkarrizketa batean errana da. Oinarrizkoena hori omen da beraientzat, maitatuak senti-tzea baldintzarik gabe. Gipuzkoan zortzi egunetik behin egiten du pertsona batek bere buruaz bertze, izugarria iruditu zait kopurua. Ez omen da bat-bateko bulkada bat izaten, siuzidioaren ideia poliki-poliki gorpuzten ei da pertsonaren baitan. Gure inguruan gertatu izan delarik, beti iruditu zait kolpetik hartutako erabakia izan dela. Hala ez balitz nabarituko geniokeelako zerbait. Baina ez, ez da horren erraza. Norbait gaizki, triste, etsita, lur jota dagoela antzematea kostatzen zaigu antza. Edo agian, gaizki, triste, etsita, lur jota dagoenak, hala dagoela ezkutatu egiten du.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |