
Iñaki Segurola liburuaren aurkezpenean, Donostian.argazkia: iker azurmendi
donostia. " Baietz esateko ikastaroak beharko nituzke nik", azpimarratu zuen Iñaki Segurolak (Azpeitia, 1962) atzo Donostian. Ezezkoak erraz ematen omen ditu erantzun gisa baina ez atzo aurkeztu zuen liburua idazteko enkargatu ziotenean. Euskadi Irratian egindako 44 kolaborazio biltzen ditu Nere gorringoak eta bertan inongo konplexurik gabe bere ikuspuntua agertu du filologoak, itzultzaileak, zuzentzaileak eta hiztegigileak.
Segurolaren bigarren liburua da eta esandakoaren arabera "zalan- tzak" izan zituen argitaratzeko orduan, baina azkenean ausartu egin zen. "Aurrekoarekin badu an- tza hartaz eta honetaz hitz egiten duelako. Bestalde, ezberdintasun handi bat dauka: irratirako sortuak dira istorioak", azpimarratu zuen Alberdaniako editoreak, Inaxio Mujikak.
Liburuaren tituluan gorringoa aipatzen du Segurolak eta nolabait zuringoa ere bai: "Gorringoari egia esatea edo gutxienez gezurra sala- tzea gustatzen zaio. Zuringoa, berriz, ez da bizitzaz axolatzen eta han eta hemen aldatzen da", adierazi zuen Mujikak.
badu zer eta nola esan Horrez gain, Arantxa Iturbek egin zituen aurkezle lanak. Kazetariak ondo ezagutzen du Segurola, bere irrati saioan parte hartzen baitu eta bertan esandakoak konposatzen baitute Nere gorringotik bildumak. "Lehendabiziko momentuan bere liburuari buruz hitz egiteko deitu genion eta komunikazio medio sobredosi bat omen zeukala esanez ezetz erantzun zigun", esan zuen Iturbek.
Beranduago deitzekotan gelditu ginen baina beldur ginen, inori ez zaio gustatzen erantzun negatiboak jasotzea", azaldu zuen Iturbek. Berriro saiatu ondoren "garbi" ikusi zuten: Segurola programaren kolaboratzailea izan behar zuen "zer esana eta nola esana baduelako", azpimarratu zuen kazetariak. "Bere egiaren bitartez ez da ibiltzen azalkerian, ezta zurikerian ere. Nire ustez, Segurola krudela, lotsatia, maisua, herritarra, radikala, rebeldea, sentibera, temosoa, zehatza, zorrotza eta zirikatzailea da. Baina batez ere esaten dituen gauzak argumentua eta zentzu handia daukate", erantsi zuen.
Hala ere, Segurolak adierazi zuenez ez du idazle bezala ibilbide bat bete nahi: "Intelektualki neure burua hobetzen eta bikaintzen saiatzen ari naiz orain".
Las ondas llevaron a los oyentes 44 historias. Historias sin tapujos que reflejan la realidad tal y como la ve el azpeitiarra: a través de un prisma muy particular que, en ocasiones, ha herido a quien estaba al otro lado del aparato y otras, sin embargo, han emocionado. El escritor destacó dos entre todas ellas. "Recuerdo dos casos con especial cariño: una vez en la que un oyente de Bera me llamó para decirme que respetaba la libertad de expresión pero que lo que había dicho le había hecho daño. Fue con motivo de Mendira hiltzera donde hablaba de unos montañeros de Lesaka y Bera que murieron escalando". Y por otro lado, cuando otro oyente pidió a Segurola que repitiera las palabras de Aio atte! , un texto que escribió a la semana de morir su padre, "uno de los momentos más difíciles para mí". "A los pocos días falleció un ser querido de esa persona que me escuchó y pidió que repitiera mis palabras porque se había sentido identificado", comento Segurola. >c. tapia
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |