Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Zarauzko Sanz Enea liburutegiak 70.000 erabiltzaile izan zituen 2007an

asteazkenean 210 mailegu izan ziren eta zozketan irabazle izan zirenek liburu bana jasoko dute

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zarautz. Asteazkenean Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zen eta ekitaldi ezberdinen artean, Zarauzko Sanz Enea liburutegiak egun horretan maileguren bat egiten zutenen artean liburuak zozketatu zituen.

Kulturako zinegotzia den Aran- tza Iturriak hartu zuen parte zozketan eta bide batez, liburutegiko iazko erabilera datuak eskuratu zituen eta bere poza azaldu zuen datuekin. Izan ere, 2007an zehar, 70.000 erabiltzaile izan ziren haur eta helduen liburutegian eta 49 ekintza burutu ziren haur, gazte zein helduentzat zuzenduak, irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz. Hala nola, ipuin kontaketak, erakusketak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak eta beste hainbat ekintza izan ziren Sanz Enean.

210 mailegu Asteazkeneko ekitaldiari dagokionez, haur liburutegian, 36 bazkidek egin zuten maileguren bat eta guztira, 91 dokumentu mailegatu ziren. Horien artean, hauek izan ziren sarituak: Dima Vicandi, Ainara Agirre, Ione Albisua, Manu Agirrezabal, Angelica Sanchez, Ion Etxabe, Lorena Marcos eta Eki Elorrieta. Haur liburutegiko saritu guztiek, Pello Añorga ipuin kontalariaren Gerlari handia liburua jasoko dute.

Helduen liburutegian aldiz, 120 dokumentu mailegatu zituzten 58 bazkidek eta sarituak ondokoak izango dira: Maria Pilar Campos (jasoko duen liburua, Anjel Lertxundiren Ihes betea ), Nagore Etxabe (Unai Elorriagaren SPrako tranbia ), Jenny Astiazaran (Katixa Agirreren Sua falta zaigu ), Isidro Laskibar (Karmele Jaioren Amaren eskuak ), Georgiane Ulan (Ildefonso Falconesen La catedral del mar ), Luis Mari Etxeberria ( Chris Stewaren Entre limones ), Carlos Beizama (Toti Martinez de Lezearen La brecha ) eta Ivan Bueno (John Boyneren El niño con el pijama de rayas )

Saritu guztiak zoriondu zituen Zarauzko Udalak prentsa ohar bidez. Halaber, Udalak azaldu zuenez, bihartik aurrera Zarauzko Sanz Enea liburutegian irabazitako obrak eskuratzeko aukera izango dute bazkideek. >a.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |