Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

IRAIA BEREZIARTUA, biolin-jotzailea

"Musikarekin jarraitzeko konfiantza eman dit EGOn sartzeak"

Aste Santuko oporralditik Euskadiko Gazte Orkestrako biolin-jotzaile berria da Iraia Bereziartua azpeitiarra. Maila altuko musikari gazteen ondoan egoteko eta ikasteko aukera izango du hurrengo urtebetean. Exijentzia maila altua izango du eta urduri aurkitzen da

Iraia Bereziartua Azpeitiko Juan de Antxieta musika eskolako egoitzan.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Musikak hartzen du bere bizitzako parterik handiena. Nahiz eta 19 urte besterik ez izan, Iraia Bereziartuak oso argi du bere etorkizuna musikarekin lotuta egongo dela.

Nola jaso zenuen Euskadiko Gazte Orkestran hartu zintuztenaren berria?

Aste Santuan izan zen, ahizparekin Parisen nengoen oporretan eta Euskadiko Gazte Orkestran sartuta dagoen lagun batek Zorionak bakarrik jartzen zuen mezu bat bidali zidan. Ez nekien zergatik bidali zidan eta etxera deitu nuenean gurasoei begiratzeko eskatu nien eta hauek baieztatu zidaten berria.

Nola joan ziren probak?

Lehenengo aldia izan da aurkeztu naizela. Instrumentu bakoitzak jo behar dituen temak bidali zizkidaten hilabete lehenago, nire kasuan Mozart-en abesti bat zen eta bestetik, berriz, udako kontzertuetan jo beharko ditugun kantak, eta Aste Santuko lehenengo astean egin nituen probak. Egia esan ez nuen espero onartua izatea, Mozart-en abestiarekin ez nintzen oso gustura gelditu nire buruarekin eta gehien balio zuen zatia zenez, sorpresaz hartu nuen onartua izan naizela jakitea.

Noiz izango duzu lehenbiziko emanaldia?

Hasiera batetan, titular bezala hartu naute, beraz, urte honetan egingo diren bi kontzentrazioetan parte hartuko dut. Lehenbizikoa uztailaren 6tik 27ra bitartean egingo dugu Eibarren eta bigarrena abenduak 18an hasi eta urtarrilak 6ra arte. Kontzentrazio bakoitzeko hiru aste hauetan zehar entseatzen ibiliko gara kontzentrazio bakoitzaren ondoren Donostian, Bilbon eta Gasteizen eskainiko ditugun kontzertuetako abestiak. Gogorra ematen du baina ondo pasatzen dutela esan didate, gainera, gustukoa denean errazago pasatzen da.

Urduri sentitzen al zara?

Oraindik ez dut partiturarik, errazak edo zailak ikusitakoan gehiago arduratuko naiz, baina badakit urduri egongo naizela. Izan ere, jende ezezagunen aurrean biolina jo-tzen hasteak lotsa handia ematen dit. Ohitu artekoa izango da.

Zer suposatu du zuretzat EGOko kide berria izateak?

Orkestra batetako parte izaten eta orkestran jotzen ikasiko dut, maila altua duten beste pertsonekin izango naiz eta hori ere aberasgarria izango da. Horrez gain, aukera gehiago ere eskainiko dizkit musika mailan. Pertsonalki, berriz, urte asko daraman jende berria ezagu-tzeko parada izango dut, hemen, Azpeitian, ezingo nukeena egin adibidez.

Konfiantza gehiago emango zizun musikarekin jarraitzeko, ez da horrela? Noraino iritsi nahiko zenuke?

Bai. Zerbait ondo jotzen dudala erakutsi dit eta irakasle eta lagunen aldetik zoriondua izateak ere asko lagundu dit. Nire etorkizuna musikarekin lotuta ikusten dut eta oraingoz, ikastea bakarrik pentsatzen dut, gero ikusiko dugu noraino iristen naizen. EGOn ibiltzeak esperientzia gehiago emango dit, Irakaskuntzako ikasketak ere utzi egin ditut biolina jotzeko denbora kentzen zidalako eta gero saiatu egingo naiz musikarekin jarrai-tzen.

Noiz eta nola hasi zinen biolina jo-tzen?

Hiru urterekin hasi nintzen. Ez naiz oso ondo gogoratzen baina seguruenez, ahizpak biolina jotzen zuelako hasiko nintzen ni. Gero gustatu egin zitzaidan eta gaur arte, nahiz eta urte batzuetan utzi egin nuen.

Zer eskaintzen dizu instrumentu honek, beste inork ematen ez dizuna?

Hainbeste urte eta gero, ezagutzen dudan instrumentu bat da, pixka bat behintzat. Gainera, zeurea den instrumentua da. Pianoa jotzean baduzu, kontzertuetara joandakoan bertan dagoen pianoa jo beharko duzu, baina biolinarekin ez da hori gertatzen, zeurea da. Eta gero soinua du, asko gustatzen zait biolinaren soinua.

Biolinaz gain, Eztake musika taldeko kide ere bazara, bateria jo-tzen duzularik bertan. Musika estilo diferentea da oso.

Bateria jotzen asko disfrutatzen dut. Biolina ikasten ari naizenez, exijentzia maila bat dut eta bateriarekin, ordea, lasaiago egoten naiz. Musika aldetik ere desberdinak dira, nahiz eta biak musika izan, aisialdi denboran egiten dudan zerbait da Eztake taldea.

Zer moduz doa taldea? Gustura al zaudete orain arteko ibilbidearekin?

Taldea 2004 urtean sortu genuen eta dagoeneko Azpeitian lau kontzertu eskaini ditugu musika eskolatik kanpo. Irunen, Donostian, Bilbon, Eibarren eta Arrasaten, besteak beste, ere izan gara Eztake talde bezala. Taldea dugula jakin duten lagunek kontzertua eskatu dute beren herrian edota taberna desberdinetan galdetu izan dugu emanaldia eskaintzeko eta horrela irten zaizkigu kontzertuak eta oso gustura gaude.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
REAL SOCIEDAD
La Real se mide al Zaragoza sin Aranburu ni los últimos fichajes
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
Esaldiak
LAS FRASES
"Jende ezezagunen aurrean biolina jotzen hasteak lotsa handia ematen dit"
"Eztake taldean bateria jotzen dut eta asko disfrutatzen dut; lasaiago egoten naiz"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |