|

Irudian Itsasondoko eskolako ikasle eta irakasleak.argazkia: a.a.
itsasondo. Gaur 11.00etatik aurrera bailarako lau eskola txikiek bere eguna ospatuko dute Itsasondon.
Egun, Goierrin Olaberria, Gabiria, Zerain eta Itsasondon daude eskolarik txikienak. Zehazki, Zerainen, 9 ikasle besterik ez dituzte. Baina jada, datorren urterako beste 3 matrikulatu dira. Azken urteotan euren egoerak hobera nabarmen egin arren oraindik zer egina badutela azaldu dute.
"Egia da Itsasondoren kasuan, azken urteetan zerbitzu aldetik gauzak hobetu egin direla. Orain, jangela zerbitzua daukagu, baita haur zaintza zerbitzua ere, goizeko 7.30etatik 9.00etara. Herri txikiak bizirik mantentzeko beharrezkoak dira eskolak eta hori dela eta, bailarako herrien arteko harremana sendotzeko aukera ona dela iruditzen zaigu egun hau, elkarrekin indar gehiago egingo dugulako", azaldu du Kontxi Rodriguez, Itsasondoko gurasoetako batek.
Gaur, 11.00etan emango zaio hasiera egunari Ikastolan bertan aurkezpenarekin. Ondoren, lau gune ezberdin jarriko dituzte. Lehenengoan herriko pizartegien historia ezagu-tzeko aukera izango da udaletxeko aretoan. Bigarrenean, jokoak izango dira, zesta punta, soka saltoa eta zaku karrera besteak beste. Hirugarrenean, erlegintzaren inguruko erakusketa izango da herriko erlezain taldearen eskutik euren lokalean eta azkenik, txirrinduan ibiltzeko zirkuitu eta zinta karrera izango dira.
Eguerdi aldera, guraso eta haur guztien argazkia aterako dute plazan 13.45etan eta 14.00etan bazkaria izango da bertaratzen diren guztientzat.
Arratsaldean, aldiz, pailazoen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute haurrek eta gaztetxoentzat graffiti tailerra izango da.
Ostera, 17.45etan lekukoa emango diete Itsasondoko eskolakoak Olaberriakoei, datorren urtean berriro ere han ospatuko baita bailarako eskola txikien eguna. Olaberriako guraso talde bat hasi baitzen ekimen honen alde lanean lehenengoz. Ordunik, Gabiria eta Zerainen ere ospatu dute egun hau.
Amaitzeko, 18.00etan eskola txikien irudia jaurtikiko dute puzgarri bidez ekintza sinboliko moduan. "Nik uste oso aberasgarria dela adin ezberdinetako haurrak elkarrekin lanean aritzea", adierazi du Kontxi Errasti Zeraingo herri eskolako irakasleak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |