|

Hernani. Euskarazko abizenak euskarazko grafiaz jartzeko eman beharreko pausoak azaltzen dituzten eskuorriak eta txartel handiak argitaratu berri dituzte Buruntzaldeko sei Udalek.
Egitasmo honen helburua, abizena euskarazko grafiaz jartzeko zein urrats eman behar diren herritarrei erakustea da. Echeverría abizena, adibidez, ch- z idatzia duenari Etxeberria tx- ekin idazteko zer nolako urratsak eman behar dituen adieraztea, azken batean.
Eskuorria bereziki 18 eta 19 urte dituzten gazteei zuzendua dago. Adin tarte horretan berritzen duelako gazteak nortasun agiria, eta behin agiriak egin behar dituenean, errazagoa delako abizenaren grafia euskaratzea egin dute horrela. Hauek, informazio orria etxean jasoko dute. Hala ere, adin tarte horretarakoa ez den edozeinek eskuorria eskuratu eta abizenaren grafia euskaraz jarri nahi badu, bere udalerriko Udal Euskara Zerbitzura jo besterik ez du.
Abizena euskarazko grafiara alda-tzea oso erraza da. Horrela egin nahi duten herritarrek Udaletxeko bulegoetan egiten den errolda agiria, herriko Bake Epaitegian egiten duten jaiotzagiria (Donostian erregistratuta daudenek Donostiako Erregistro Zibilera joan behar dute), NANaren fotokopia eta familia liburua (ezkondua egon edo seme-alabarik izanez gero) aurketu beharko dituzte ezinbestean dagokien Bake Epaitegian.
Zalantzak argitzeko Buruntzaldeko Bake Epaitegietako telefonoetara jo daiteke: 943552836 (Hernani), 943371629 (Lasarte-Oria), 943300820 (Andoain), 943335236 (Astigarraga), 943372336 (Usurbil) eta 943008345 (Urnieta). >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |