|

Ttakun Kultur Elkarteko zenbait bazkide ostiralean eginiko urteko batzar nagusian.Argazkia: Arkaitz illarramendi
Lasarte-Oria. Gazteentzako espazio bat sortzeko xedearekin, Iñigo de Loyola kalean lokal bat erosi zuela eman zuen aditzera Ttakun Kultur Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak duela bi urteko batzar nagusian. Geroztik, lanean jardun dira eta gunearen oinarriak finkatu dituzte. Horrela egiaztatu zuten ostiral iluntzean elkarteko bazkideek, bertan egin zen aurtengo batzar nagusian.
Erabilgarri noiz egongo den oraindik zehazterik ez badago ere, Lasarte-Oriako nerabeek gune propio bat izateko lanak bide onetik doaz. Orain arte lokala txukuntzen (garbitu, paretak eta lurra leundu, argiztatu, komuna jarri, etab.) jardun dira auzolanean eta oraindik hutsik badago ere, denbora kontua baino ez da Ttakuneko kideen egitasmoa errealitatea bilakatzea.
eskaintza falta Zentzu horretan, "kultur etxean antolatzen denaz gain gazteentzako eskaintza propiorik ez dagoela udalerrian eta Ttakunen Kuadrillategi egitasmoarekin amaitzen dela 16 urtetik gorakoen-tzako jarduera kontutan izanda hartu genuen erabakia" dio Ander Arteaga zuzendaritzako kideak.
Ildo beretik, "lokala erosteko pausoa eman genuenean bagenekien lokala txukuntzeko adina diru ez genuela eta bidea luzea izango zela". Gainera, "bide errazena hartu eta Udalen menpe funtzionatzen duten ohiko gaztelekuen ildotik joan beharrean, hots, dirua lortu, lokala guk atondu eta ondoren gazteak erakartzen ahalegindu", gazte talde batekin batera bidea egiten hastea erabaki zuten, bai obrari dagokionez, bai egitasmoa bera martxan jartzeari dagokionez ere.
Etorkizunari begira, "lan zailenak baina aldi berean politenak geratzen zaizkigu, hau da, obra definitiboa nola egin erabaki eta garrantzitsuena, lokala gaztez bete beraiek izan daitezen benetako protagonista" dio. Barne funtzionamendua nolakoa izango den eta zein espazio bereiztu definituak dituzte. Zentzu horretan, musika gela, tailerra, informatika gela, rokodromoa, liburutegia, etab. izango ditu gazte lokalak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |