|

Ikasleek zoragarri pasa zuten Porrotxen bisitarekin.argazkia: utzitakoa
Andoain. Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ekunka neska-mutilek ostiralean eman zioten amaiera hilabetean zehar euskeraren inguruan antolatu dituzten ekintzei. Apirilaren 7an Saltokillo maskotaren bisita eta pregoiaren irakurketarekin hasi zen festa programa herenegun iritsi zen amaierara ikastetxean bertan egin zuten triki-talo janarekin. Amaiera ekitaldian, euskal dantzak eta Saltokilloberri aldizkariaren aurkezpena ere izan zituzten.
La Salle-Berrozpe ikastetxeko ikasleek adinari egokitutako ez ohiko jarduerekin gozatzeko eta, bide batez, euskal hizkuntzarekiko atxikimendu sentimendua sendotzeko aukera izan dute azken hiru asteotan. Arestian aipatutako hasiera ekitaldiaz gain, ikasleek Unai Muñoa eta Beñat Gaztelumendi bertsolarien bisita eta Hitzen lapurrak bertxongiloaren emanaldia izan zituzten lehen astean, euskarazko zine emanaldi eta abesti saioekin batera.
Errealeko jokalariak Joan den astean, aldiz, Porrotx pailazoaren bisitak txikienak aztoratu zituen eta Diana ipuin kontalariak saioa eskaini zuen. Trikitixa saioak, herri kirolek eta Gorka Elustondo eta Markel Bergara Errealeko jokalariekin izandako solasaldiak izan ziren beste ekitaldi batzuk.
Egitarauarekin amaitzeko, euskal jai txiki bat antolatu zuten ostiralean trikitixa, dantza eta talo jana eta guzti. >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |