Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

MARIAN SOROA, ehuko irakasle eskolan bilakaeraren eta hezkuntzaren psikologia saileko irakaslea

"Irakasleentzat ere garrantzitsua da arreta defizita dutenen diagnosia jakitea"

Fakultateetan hiperaktibitatea eta arreta defizitaren inguruan oinarrizko formazioa jasotzen duten arren, irakasleak formatzen jarrai-tzeko beharra ikusten du Marian Soroak. "Zorionez elkarteek lan handia egin dute nahaste hori ezagutzera ematen", gaineratu du

Marian Soroa irakaslea, bere bulegoan.argazkia: ainara garcia

j. imaz enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia.Nola nabari dezakete irakasleek ikasgelan ume hipe-raktibo bat daukatela?

Detekzioa oso zaila da. Profesional zehatz batzuk daude horretarako, diagnostikoa egin dezaketenak. Baina txikitan oso mugituak direnak, arreta defizita dutenak edo oso inpultsiboak direnak izan daitezke. Haur txikien artean ezberdintasun horiek nabaritzea oso zaila da.

Orduan, noiz jabetu daitezke horrelako kasu bat dagoela?

Normalean Haur Hezkuntzaren amaieran edo Lehen Hezkuntzan nabaritu ohi dira kasuak. Hor hasten baita, adibidez, klasean eserita egoteko araua. Hori nahiko bateraezina da nahasketa hori dutenekin: arreta jartzea, ez altxatzea... Oso zaila da beraientzat.

Zein gomendio ematen diezue irakasleei arazo hori duen haur bat ikusiz gero?

Zantzu garbiren bat ikusiz gero, ikatetxeak kasua aztertu behar luke.

Eta ondoren?

Eskolek izaten dute hezitzaile bat edo orientatzaileren bat. Kasua aztertu ondoren, kanpoko profesional batengana bideratu behar da. Azkenaldian eskolek elkarteekin erlazioa badaukate eta horiek espezializatuta daudenez, baraiengana jotzea egokia izaten da. Irakaslearentzat ere garrantzitsua da diagnosi zehatza ezagutzea.

Baina umeak pista horiek eman arren gerta liteke hiperaktiboa ez izatea?

Bai. Gerta liteke besteak baina mugituagoa izan, baina hiperaktiboa ez izatea.

Askotan, baina, alarmak pizten dira.

Umeren bat mugitua delako hiperaktiboa dela pentsatzeko joera dago. Baina gauzak ez dira hain errazak. Horretarako diagnosi zehatz bat izan behar da eta horren ondoren hasi behar da lanean.

Eta zer egin dezake irakasle batek behin diagnosia izanez gero?

Estrategia bat garatu behar da, haur horren puntu indartsuak eta ahuleziak identifikatuz. Lehenak sendotu eta garatu behar dira, eta bigarrenak hobetu. Haurrarekiko jarrera aldatu egiten da, gertatzen zaiona hobeto ulertuko baitugu. Irakasleek espero dute haurrak ongi portatzea, baina ongi portatzen direnean inork ez die eskertzen. Kontu negatiboetan bakarrik fijatu ordez, ondo egiten duten hori nola edo hala eskertzea komeni da.

Baina ikasgelan arazoak sor litezke.

Aspektu negatiboak gainditzen lagundu behar zaie haurrei. Gogaikarri jartzen direnean, adibidez, teknika ugari daude horri erantzuteko. Gelatik tarte batean ateratzea eta berarekin hitz egitea, adibidez. Irakasleen lana garrantzitsua da eta teknika batzuetan ere trebatu daitezke: inpulsibitatea kontrolatzeko programak, kasu.

Jokabide horiek hobetu ditzakete?

Pertsonaren eta sintomen araberakoa da. Lana eginez gero, arreta entrenatuz gero, adibidez, atentzio defizita dutenek onera egin dezakete. Baina etekinak ez dira bat-batekoak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esaldia
LA FRASE
" Kontu negatiboetan bakarrik fijatu ordez, ondo egiten duten hori irakasleek nola edo hala eskertzea komeni da"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |