
Parentesiak
RRENTAK bakarrik hartzen ditu bi izenak beretzat, eta ez dira gauza bera. Euskaraz egin ezkero beste pisu bat du. Aitorpena egitea eta deklarazioa egitea ez dira gauza bera.
Aitorpenak erru kutsua du. Kristautasun gaizki ulertuan gaizki hezitakoon gaitza, beharbada, baina guretzat ezkutuan edukitakoa, ordura arte inori esan gabekoa, normalean gaizki egindakoa, barrena erretzen duena da aitorpenaren muina. Damutu ondoren egiten da, kostata gehienetan, barkamenaren bila.
E
Deklarazioa aldiz, epaileen aurrean egiten direnak albistegietatik bakarrik ezagutzen ditugunok (ez gara asko izango, honezkero, aurrez aurre ezagutu beharrik izan ez ditugunak) askoz ere erromantikoagoa da. Erromantizismo gaizki ulertuan gaizki hezitakoon gaitza, beharbada, baina guretzat deklarazio eguna garrantzitsua da. Harro senti-tzeko modukoa da. Gure garaian geuk (emakumeok) egin genezakeen zerbait zela sinistea eta hitza hartzea izan zen aurrerapauso garrantzitsua. Ez zegoela zertan zain egonik. Gerora etorri dira damu kontuak, baina ez dute berez, deklarazioarekin zerikusirik. Zain egoten ziren garaikoek ere damu bere-tsuak pilatu dituzte honezkero beraien bizi-tza eskarmentutan.
Kontua da egunotan deklarazioa egitea dagokigula. Urtean zehar zenbat irabazi dugun esan, nola, frogatu, eta komunitateari ze parte zor diogun kontuak ateratzeko garaia. Eta kontua da, lotsatutako jendea somatzen dudala aitorpen-bulego ataritan. Lepoa jokatuko nuke ez daudela lotsatuta ezkutuko asko daukatelako (zer aitortu asko dutenak dira lotsagabeenak); lotsa etor liteke aitorpena egin beharretik dirua lanaren truke eskuratzeagatik pekatari balira bezala, pekatua inori axola ez zaion garaiotan.
Eutsi egingo diote aitormenari, ordea: ondo eta zehatz dakite gutako bakoitzak (lapurrek izan ezik) zer daukan eta zer zeukan eta zer irabazi duen eta nola, eta hala ere komeni zaie agintariei otzan aitortzen duen komunitatea.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |