Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Esnob-ak ote gara? Tu-turu, tu-tura

Por Jabier Muguruza Ugarte enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Aste honetan, Miquel Barcelo pintorearen erakusketa batean egon naiz. Donostian egin dute erakusketa, Okendo kultur etxean. Badakizu ez naizela aditua pintura kontuetan, baina gogokoa dut margolanak ikustera joatea.

Beharbada, nonbait irakurri nuenez, arteak errealitatea modu ezberdinean ikusten laguntzen ahal duelako; tira, esperantza horretan, behintzat.

Edo akaso -Paul Kleek zioen bezala-, artea ez delako existitzen agerian dagoena kopiatzeko, baizik eta mundutik haratago dagoena geure begien aurrean jartzeko.

Ez dakit, bada, kontua da haran-tza abiatu nintzela larunbat arratsaldean.

Gustukoa dut Barceloren pintura. Gustatzen zait margotzen duena, eta baita esaten duena ere. Erakusketan bertan honako testua topatu dut: "Eguneroko bizitzan, ustekabeko aurkikuntzei erreparatzen jakin behar da; begia trebatua izan behar dugu. Adi egoten bagara, gauzak gertatu egiten dira". Ni neu ere iritzi berekoa naiz puntu horretan.

Adituek zera esan ohi dute, pintore mallorkarrak bizitza eta heriotzari buruz pintatzen duela, denbora etengabe agertzen dela bere lanean... Denbora... Bizitza eta heriotzari buruz... zeri buruz, bestela.

Ildo horretatik, duela gutxi Juan Luis Goenagari irakurri nion euren belaunaldikoak pintore fisikoak direla, abereen modukoak, primitiboak, eta nik uste Barcelo ere soka horretakoa dela; niri gehien interesatzen zaidan soka, bide batez esanda.

Bukatu baino lehen, kontatuko dizut duela pare bat urte Barceloren beste erakusketa batean egon nintzela Donostian bertan, Okendo kultur etxetik berrehun bat metrora. Hartakoan, jende andana zebilen, koadroak mirespenez ikusten. Oraingoan, ordea, ia inor ez. Erakusketa xumeagoa dela onartuta ere, zerk bultzatu zuen hainbeste jende modako aretora, orain kultur etxera bultzatzen ez duena? Beste modu batera esanda: ez al gara esnob samarrak?

Musu handi bat politte.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
Kleek zioen artea ez dela existitzen agerikoa kopiatzeko, baizik eta haratago dagoena begi aurrean jartzeko
Goenagari irakurri nion bere belaunaldikoak pintore fisikoak direla, abereen modukoak; soka horretakoa da Barcelo
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |