|

Zarauzko eskubaloiko jubenileko neskak entrenatzailea eta kiroldegiko zuzendariarekin.argazkia: a.l.
zarautz. Jubenil mailako nesken txapelketa jokatuko da asteburuan Zarautzen. Lehenengo partidekin atzo hasi ziren eta gaur eta bihar norgehiagoka gehiago izango dira kiroldegian. Zarauzko Aiala taldeko neskak hirugarren urtez Euskadiko txapeldun izan dira eta Estatuko finaleko fasera joateko borrokatuko dira asteburuan.
Ostegunean aurkeztu zuten txapelketa Zarauzko kiroldegian eta bertan izan zen kiroldegiko zuzendaria den Koldo Elorza. "Kirol Patronatutik eta Udalaren partez zoriondu nahi zaituztegu. Aurten ere Euskadiko txapeldunak izan zarete eta eskubaloiko atala lan bikaina ari da egiten. Badakigu, gainera, horrelako txapelketa bat korrika eta presaka antolatzea zaila izaten dela", adierazi zuen Elorzak.
Eskubaloi ataleko kide den Tere Lopetegik azaldu zuenez, Estatu mailan bi fase egiten dira eta lehenengoan Euskaditik sailkatu direnak Aiala taldea eta Usurbilgoa izan dira. Zarauztarrek fasea beraien herrian egiteko eskatu zuten eta hiru talde gehiago arituko dira jokatzen: Errioxako Marianistas U., Kataluniako Amposta eta Aragoiko Maristas Grupo Artal. Irabazle suertatzen denak azken fasean jokatuko du: "Ikusiko dugu ia eskatzen dugun azken fasera joatea. Iaz infantil mailan sailkatu ziren gureak baina Espainia beheko aldetik nahiko talde zeudenez ez ziguten eman. Aurten inguruko, Estatuko goiko aldetik, jende asko baldin bagaude, agian emango digute", azaldu zuen Lopetegik.
finalerako txartela Estatuan sei sektore arituko dira jokatzen, beraz, Zarautzez gain beste sei herritan ere izango dira partidak. Bakoitzean lau taldek jokatuko dute eta Zarautzen Euskadiko txapeldunak (Aiala), Aragoikoak, Errioxakoak eta Kataluniako bigarrenak arituko dira partidak jokatzen. Sektore bakoitzean irabazten duen taldeak azken fasean jokatzeko aukera izango du maiatzaren 7tik 11ra. Oraindik ez dakite non jokatuko den finala.
Zarauztarrek Errioxako neskak izango dituzte arerio gaur 17.30ean eta, ondoren, Katalunia eta Aragoiren arteko partida jokatuko da. Bihar izango da txapelketaren azken eguna eta 10.30ean Aragoi eta Errioxako neskek jokatuko dute. 12.15ean Zarauzkoek Kataluniako jokalarien aurka.
Toño González Txabarri entrenatzaileak nabarmendu zuenez, Aragoi eta Errioxako taldeak ez dira oso indartsuak teorian "nahiz eta ezusteak eman ditzaketen". "Azken partidan, katalanen aurka asko izango dugu jokoan, maila ona baitute", adierazi zuen entrena-tzaileak. "Gure jokalariak gogoz daude baina urduri", adierazi zuen entrenatzaileak. Kiroldegia jendez lepo egongo da asteburuan eta eskubaloiko atalak bufandak jarriko ditu salgai sarreran bizilagunek Zarauzko taldea animatzeko.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |