|

Zestoa. Uztailean jolasez goza-tzeko aukera izango dute Zestoako haurrek Udalak antolatu ohi dituen udaleku irekiei esker. Horretarako begiraleak behar dira eta hauen lan poltsa bat egitea erabaki du Udalak.
Udaleko Gazteria saileko arduradunek aurreratu zutenez, lan poltsa honetan izena eman nahi dutenek beharrezkoa izango dute 18 urte beteta izatea edo 2008an bete-tzea; OHO, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokidea izatea eta euskaraz mintzatzeko trebetasuna izatea.
Eskariak maiatzaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dira Zestoako udaletxean eta eskaerarekin batera, eskabide orria beteta, nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua eta lehiaketan baloratzen diren merituetako agirien fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira.
Zestoak uztailean antolatuko dituen udaleku irekietarako begiraleen lan poltsa berria osatzeko oinarriak eta eskabide orria udaletxean nahiz Udalaren web orrian (www.zestoa.net ) eskuratu ahal izango dira. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |