Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azpeitiko Uztaro haurtzaindegiko handitze lanek 112.000 euroko gastua suposatu dute

Udalak aurreikusitako dirukopuru arenerdia behar izan duela esan zuen

Ezarritako modulu berriak 100 metro karratu ditu eta haurrentzako bi gela eta atseden gela bat ditu

Uztaro haurtzaindegiari gehitu zaion modulua.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Uztaro haurtzaindegiaren handitze lanak amaitu dira dagoeneko. Azpeitiko Udalak 112.000 euro bideratu ditu lanetara eta arduradunek aurreratu zutenez, hasierako proiektuaren diru kopuru erdia bakarrik behar izan dute handitze lanak aurrera eramateko.

"Udalean sartu ginenean, 300.000 euro inguruko proiektua zuen aurreikusita Uztaro haurtzaindegirako. Gure ustez, ordea, gehiegizko aurrekontua zen hura eta modu txukun, duin eta merkeago batean egitea posible zela pentsa-tzen genuen. Horregatik, homologatutako modulua jarri dugu, guztira 112.000 euro gastatu ditugu", adierazi zuen Xanet Esnaola alkateordeak.

Haurtzaindegiari lotutako modulu berria 100 m2 ingurukoa da eta bi gela, bata 0 eta urte 1 bitartekoen-tzat eta bestea 1 eta 2 urtekoentzat, eta atseden gela bat ditu: "Diru gutxiago gastatu da baina ez da izan azpiegituren kalterako, izan ere, modu egoki eta duin batetan eran-tzun dugulakoan gaude", gaineratu zuen Azpeitiko alkateordeak.

Modu honetan, modulu berriarekin haurtzaindegiak zuen beharrari erantzutea espero da "aldi baterako behintzat". Eta eraikina amaituta dagoen arren, barruko gauzak bakarrik jartzea falta da martxan jartzeko. "Dagoen beharrari behin-behinekoz erantzuna emateko egin da obra, etorkizunean haurtzaindegiak beste kokapen bat izan dezakeelako. Horregatik, modulua Udalak 18 hilabetez alokairuan hartuko du eta epea igarotakoan, bere esku geldituko da", agertu zuen Esnaolak.

Era berean, Uztaroko handitze lanak aprobetxatuz, modulu berriaren inguruan espaloi berria eraiki du Udalak oinezkoek Loiolatik Garmendiperaino doan bidegorrira igaro ahal izateko.

Baserri bideak Aratz-Erreka auzoko Atxunbarri baserrirako errepidea berritu du Azpeitiko Udalak. Esnaolak esan zuenez, "aldapa handia dago han eta oso gastatuta zegoen, arriskutsua izanik. Arrazoi beragatik, hurrengo lanak Takolotik Urretara doan bidean egingo ditugu".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |