Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Amasa-Villabonako pilotariak Berastegikoen aurka arituko dira gaur

gipuzkoako herriarteko txapelketa hasiko da gaur, 17.30ean, amasako pilotalekuan

Amasa-Villabona ordezkatzen duen pilotari taldea.argazkia: n.g.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

VILLABONA. Urte askoren ondoren, iaz Amasa-Villabona izenarekin herriko pilotari federatuek Gipuzkoako Herriarteko txapelketan herria ordezkatzea lortu zuten eta aurten ere bide horretan jarrai-tzen dute. Partidak gaur hasiko dira beraientzat Amasako pilotalekuan 17.30ean, Berastegiren aurka.

Aurten herria ordezkatzen arituko diren pilotarien zerrenda honako hau izango da: kadetetan, Asier Arrue, Beñat Karrera eta Kepa Nazabal. Azken honek, jubeniletan jokatuko du Ander Inzarekin. Senior mailan, berriz, bi aurrelari arituko dira bikotea osa-tzen: batetik Arkaitz Arretxe eta, bestetik, Iñaki Lizaso.

Taldearen helburua ahal den maila onena emateaz gain, herriak, Gipuzkoa mailan ordezkaritza mantentzea da. "Egia esan, talde konpetitiboa lortzea oso zaila den arren, partaidetzari garrantzia handia ematen diogu", adierazi dute taldekideek.

Aurten XLI. aldia da txapelketa jokatzen dela eta Donostiako Kutxagunean egindako zozketan, Berastegiren aurka jokatzea egokitu zaio Amasa-Villabonako pilotarien taldeari.

"Kadete eta senior mailan puntuak lortzea izango da partidetako helburua, izan ere Berastegiko jubenilak Gipuzkoa mailan onenetarikoak dira", gaineratu dute taldekideek. Hala ere, guztiak beren lana ahal den egokien egiten saiatuko dira gaur. >m.s.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |