|

Lezo. Polentzarrene kaleak bi norabide izango ditu bere lehenengo zatian, orain arte bezala. Lezoko Udala Kaialdeko bide honetan norantza bakarra jartzeko saiakerak egin ditu hilabetez, baina emaitzak ez dira onak izan eta aurreko trafiko antolamendura itzultzea hobetsi du.
Aldaketa horrekin kotxeak baterian aparkatzea baimentzen zen, aparkaleku plazak gehituz. Baina, Udalaren ustez, eraldaketa honek abantailak ekarri ordez, arazo gehiago sortu ditu. Jon Legorburu zinegotziak azaldu zuenez, "Polen-tzarrene kaleko garajeetan 150 auto inguru daude eta hauek, norabide bakarrarekin, Andreoneraino igo behar zuten ateratzeko. Gainera, leku berean kokatzen da haur-tzaindegia eta umeak uzteko orduan istiluak sortzen ziren".
Duela hilabete, Jauregialdeko Polentzarrene kalearen norabide aldaketarekin batera, Ijurko auzoko Urdaburu kalean eta Pysbeko Eugenio Otxoa kalean moldaketa berdina egitea proposatu zuten. Bi bide hauetan, aitzitik, proba faseak emaitza onak lortu ditu. Beraz, hemen mantenduko da norabide bakarra eta aparkalekuak baterian ezarriko dira. Legorburuk ziurtatu zuenez, Urdaburun eta Eugenio Otxoan sortzen dira aparkaleku plaza gehien.
Hiru kaleetan probak hasi zirenean, Udaltzaingoaren kalkuluen arabera 40 bat kotxe gehiago utz zitezkeen bertan. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |