
Edurne Egaña eta Jonan Fernandez, atzo.argazkia: n.g.
donostia. Erakundeen erabakietan gizartearen parte-hartzea bultza-tzeko eta dinamizatzeko helburuarekin Ikasi parte hartzen programa jarri du abian Gipuzkoako Foru Aldundiak. Edurne Egaña, Lehendakaritzako diputatuak, eta Jonan Fernandezek, Arantzazu Baketik fundazioko zuzendariak, elkarlan ituna sinatu zuten atzo ekimen hori martxan jartzeko eta, ondorioz, arlo horretan herritarrak formatzeko hamabi ikastaro antolatuko dituzte datorren hiletik aurrera.
Gizartearen partaidetzari buruzko eskolak Donostia, Ordizia, Tolosa, Zumarraga, Errenteria, Azpeitia, Hernani, Zarautz, Irun, Eibar eta Arrasaten egingo dituzte maiatzean eta ekainean zehar. Egañak adierazi zuenez, "beren ingurua, herrialdea, herria, hiria edo auzoan sujetu aktibo eta eraikitzaile izan nahi dutenei" zuzenduta egongo dira ikastaroak.
Ekimen honekin, Foru Aldundiak eta Baketik fundazioak bi helburu nagusi bilatzen dituzte. Alde batetik, gizartearekiko erakundeek duten "exijentzia maila areagotzea", gai publikoetan herritarren iritziak pisu handiagoa izan dezan. Bestetik, parte-hartze horren protagonista izango diren pertsonak formatzeaz gain, jende hori dinamizatzaile izan dadin bultzatu nahi dute.
Izan ere, Foru Aldundiak herritarren parte-hartzea bultzatzeko proiektu zabal bat aurkeztu zuen pasa den astean. Gai honen inguruan gizartearen interesa piztu nahi du erakundeak eta, era berean, gipuzkoarrei formakuntza baliabideak eman nahi dizkie. Horretarako, eskualde guztietan egingo diren ikastaroetan 500 lagun biltzeko itxaropena du Foru Aldundiak. Herrialdeko elkarteen partaidetza bultza-tzeko, berriz, hiru argitalpenetan doako harpidetza bultzatuko dute. Eta azkenik, 160.000 familiei helarazi nahi diete herritarren parte-har-tzearen inguruko dekalogo bat.
Formakuntza ikastaroak eskualde guztietan antolatuko dira, maiatzetik ekainera: Bidasoa, Oarsoaldea, Buruntzaldea, Tolosaldea, Goierri, Urola Garaia, Urola Erdia, Urola Kosta, Debagoiena eta Debabarrenan, bana; Donostialdean, bi. Eskola horiek sei orduko iraupena izango dute, bi orduko hiru sesiotan banatuta, 19.00etatik 21.00etara.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |