|

Hainbat iruratar Kilometroak 08-ren baitan egindako ekitaldi batean.
gogotsu eta lanerako prest. Hala agertu dira bihar eskualdean ospatuko den I. Ñañarri Rallysprinteko antolaketa taldeko kideak. Kotxezaleen grina asetzeko eta euskaltzaleen topagune bihur-tzeko asmotan, Kilometroak 08-eko antolatzaileek Alegia-Amezketa kotxe karrera antolatu du. 150 boluntarioz osatutako lantaldea buru-belarri dabil biharko dena prest egon dadin.
Duela zortzi urte lehen aldiz egin zuten rallya Gipuzkoako ikastolen alde. Azpeitian izan zen. "Oso ondo atera zen, esperientzia polita izan zen eta harrezkero urtez urte errepikatu da. Gure kasuan, badago kotxe zaleturen bat ere taldean eta ideia sortu zen", azaldu zuen antolaketa taldeko buruak, Joxe Mendizabalek.
Azaroa-abendua inguruan hasi ziren lanean, eta lehenengo betebeharra ibilbidea aukeratzea izan zen. Azkenean Alegia-Orendain-Abaltzisketa-Amezketa zirkuitua egingo dute autoek eta udaletxeetan baimenak eskatzeari ekin zioten ondoren. Antolatzaileen hitzetan, zailtasunik handiena boluntario taldea osatzea izan da. "Bilerak egin ditugu herrietan lanerako jendea bilatzeko. Izan ere, horrelako ekitaldi batek jende askoren lagun-tza eskatzen du, azkenean 150 pertsona arituko gara egun osoan zehar lanean eta igandean ere bai. Herri batzuk osorik aislatuta geratuko dira eta horrek ere traba ugari sortzen ditu", azaldu zuen Mendizabalek. Modu honetan, langile gehienak sarreretan kokatuko dira kobraketak egiteko, komisario lanak ere bete beharko dira eta 75 pertsona kontrol postuetan egongo dira.
Kirol arloan Hondarribiako Sardara eskuderiaren aholkularitza izan du taldeak. "Bi arlo desberdindu behar dira. Alde batetik, Sardara Motor Elkartea arduratu da kirolarekin zuzenean zerikusia duen guztiaz, hau da, trazatua, pilotuak, seinaleztapena... Gu, gure aldetik, antolakuntza paraleloaz arduratu gara; boluntarioak bilatu, sarrerak kokatu...", azaldu zuen Joxe Mendizabalek.
Irurako ikastolako kideak itxaropentsu daude eta eguraldiaren aurreikuspenak oniritzia ematen duela eta, 3.000 edo 4.000 lagun bertaratuko direla uste dute autoen burrunba gertutik entzun eta sentitzera. "Kotxezale dezente dago gure inguru honetan eta eguraldi ona egiten badu, agian jende gehiago ere animatuko da", azaldu zuten.
Euskadiko Rallyesprinten egutegian puntuagarria izango da rally hau. I. Ñañarri Rallyesprinta, Alegiatik Orendainera joateko bidegurutzean hasiko da. Orendainetik eta Abaltzisketatik pasatuko da, eta hemen, Larrunarri edo Ñañarri eskuinaldera utzita, Amezketara jaitsiko dira, herrira iritsi baino lehen helmugaratzeko. Euskal Herriko piloturik onenak bihar Tolosaldean izango dira. Primizia bat ere bada; izan ere, Joseba Zapirainek bere auto berria, Peugeot 206 WRC delakoa, estreinatuko baitu. Gainera, Santi Artetxe eta Gorka Apalantza ere bertan izango dira.
Antolatzaileek azaldu dutenez, sarreren salmenta (8 euro) 9.00etan hasiko da eta ibilbidea 14.00etatik 20.00etara itxita mantenduko da autoentzat.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |