|

Pasaia. Udaleku Irekiak antolatu ditu Pasaiako Gazteria eta Kirol sailak aurten ere. Matrikulazio epea maiatzaren 5ean zabalduko da eta 20an bukatuko da. Guztira, 225 plaza daude.
Udaleku irekiak Pasaian erroldatutako Haur Hezkuntza (2005ean edo lehenago jaioak) eta Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleentzako dira. Jarduerak uztailean izango dira eta ordutegi berria izango dute: 9.30etik 13.00etara, astelehenetik ostiralera; asteazkenetan 17.00ak arte luzatuko da, egun osoko txangoak egingo baitituzte. Matrikularen prezioa 52,26 eurokoa da.
Izena ematerako garaian, Haur Hezkuntzako umeei dagokienez, nortasun agiriaren edo familia-liburuaren kopia aurkeztu behar dute. Pasaiako ikastetxeetan ez dabiltzan haurren gurasoek Gazteria eta Kirol sailera jo behar dute. Matrikula betetzeko Trintxerpeko Euskadi Etorbidean (udal euskaltegiaren ondoan) dagoen bulegora bertaratu behar dute, astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 14.00etara.
Udaleku hauek aurten San Pedro eta Donibaneko eskoletako eraikinetan eramango dira aurrera. Gehienez 10 edo 12 haur izango da talde bakoitzean eta taldeko begirale bana izango dute. Jarduera ezberdin asko egingo dute: jolasak, kirola, tailerrak, mozorroak, txotxongiloak, dantzak, antzerkia, ipuinak, txangoak, natur-irteerak.
Antolatzaileek adierazi dutenez, "haurrek udan jolas-programa dibertigarri honekin gozatzeko aukera izango dute, eta horrez gain, ikastetxeetan urtean zehar bereganaturiko euskararen ezagupenak udan jarraipena eta erabilgunea izango du". Informazio gehiago eskatzeko 943 004330 telefono zenbakira dei daiteke. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |