Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Elgetak Gerra Zibilean hildakoei omenaldia eskainiko die igandean

ibilaldiaprestatu dute intxorta atea, ansuategi baserria eta salbador ermita bisitatzeko

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

elgeta. Elgetako Udala eta Intxorta 1937 kultur elkarteko kideen eskutik, Gerra Zibileko hildakoei omenaldi bero bat eskainiko diete igandean. Horretarako, antolatzaileek herritar guztiei zuzendutako ibilaldi bat prestatu dute.

11.00etan Herriko Plazan hasita, Intxortako Atea izeneko eskulturara abiatuko dira. "Inguru hartan izan ziren borrokaldi gogorrenak, horrela, bertatik bertara ezagutu ahal izango ditugu erasoak nondik izan ziren eta defentsa sistema nola antolatuta zegoen", azaldu du Udalak prentsa ohar baten bidez.

Lore eskaintza egin eta gero, La Belga metraileta kokagunera joango dira eta gune "estrategiko" hortatik Ansuategi baserriko bidea hartuko dute. Irteeran ere Salbador ermitara joko dute, udalerrian hil zituzten herritarrak gogoratzeko jarritako oroitarria ikusteko.

Gerra zibilaren historian leku nabarmena betetzen du Elgetak, beraz, etziko hitzordua aukera ederra izango da gertaeren ezagutza edukitzeko. >a.d.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTES
REMO
Todos pendientes del mar en la primera jornada en La Concha
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |