
Gazte talde bat, iaz, Herri Urratsen.argazkia: i. azurmendi
donostia. Herri Urratsek bere 25. urteurrena ospatuko du aurten, maiatzaren 11n Senpereko lakuan prestatuko duen festarekin. Mende laurdena pasa da Iparraldeko ikastolen aldeko jaia antolatzen hasi zirenetik eta, ordutik, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan Seaskak duen presentzia eta beharrak erabat aldatu dira.
Lehen edizio hartan Kanboko Xalbador ikastola sortzeko erabili zuten bildutako dirua eta eraikina txiki geratu zen berehala; iaz berriz ere hura handitzeko bideratu zuten Herri Urratsen jasotakoa. Kanbon pasatakoa Isturitzen ere errepika-tzeko asmoarekin, aurtengo ekitaldian lortuko duten dirua Nafarroa Behereko herri honetan ikastola berria altxatzeko erabiliko dute. Angeluko instalazioak berritzeko ere bideratuko dituzte irabaziak.
Urtero bezala, Herri Urrats Senpereko lakuaren inguruan ospatuko dute Ipar eta Hego Euskal Herriko milaka euskaltzalek. Inguruan, zazpi gune izango dituzte bisitariek eta bakoitzean hainbat musika saio, ekitaldi eta joku izango dituzte, ume, gazte eta helduentzat. Besteak beste, Betagarri, Deabruak Teilatuetan, The Uski's eta Celtas Cortos taldeek kontzertuak eskainiko dituzte egun guztian zehar. Gainera, tirolina eta zuhaitzetako ibilbide bat osatzeko aukera ere izango dute, azken urteotan bezala.
Haurren txokoak ere izango du bere lekua eta Txan magoa, bertsolari gazteak eta Kiki, Koko eta Moko pailazoak igoko dira gune horretako taula gainera.
Gainera, ibilbidean zehar txarangak, orkestrak, artisau produktuen postuak eta bestelako entretenigarriak eta denbora pasak ere izango dira eta oilaskoa jateko aukera izango dute gerturatzen direnek.
Senpereraino joateko hainbat autobus aterako dira Euskal Herri guztitik eta han bertan herritik lakuraino bidea egingo duten busak ere jarriko ditu antolakun-tzak.
Azken 18 urteotan Seaskak aldaketa eta hazkunde nabarmena jasan du. Mila ikasle inguruk ikasten zuten 1990. urtean hiru lurraldeetako 15 ikastoletan. Gaur egun, 25 zentro ditu Iparraldeko Ikastolen Elkarteak eta horietan guztietan ia 2.300 gaztek ikasten dute. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |