Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cartas al Director

Iñaki Badiola: ilusioak zenbat balio du?

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

errealeko zuzendari berriak kontseiluan egin dituen murrizketak eragin beharko ez baliguke ere, kontu honen guztiaren "zipriztinak" nahi baino gehiago zabaldu dira eta Zestoaraino iritsi dira, besteak beste.

Zestoako Zipristinez blai aisialdi taldekook hilabeteak generamatzan Zubieta eta Anoetako instalazioetara irteera bat antolatzen herriko haurrentzat, eta erabaki honekin gure asmoak hankaz gora geratu dira. Aisialdiko kontu hauek guztiak eramaten zituen arduraduna kaleratuetako bat delako zehazki.

Kontua da, aisialdi ekintza hauek dirurik ez dutelako ematen kendu direla. Izan ere, nori interesatzen zaio Zubietan larunbat goiz batetan 40 ume jolasten, euren betiko futbol taldekoen instalazioak ikusten, euren idoloen ondoan egoten, azken finean, gozatzen egotea? Horrelako kontuez ez da inor enteratzen. Eta ez bada inor enteratzen, zertarako jarraituko dugu egiten? Hobe da, hori kendu eta horretan xahutu beharreko dirua, guztien belarrietara iritsiko den zerbaitetan gastatzea. Baina bitartean zenbat kontu ezkutatzen dizkigu? Zenbat jende ari da kaleratzen, dirua berak jartzen duela eta beraz berak nahi duena egingo duela argudiatuz?

Guk argi daukagu: diruak ez du ilusioa ekar-tzen eta gure haurren ilusioa ezin da diruz ordaindu.

Bestalde Zubieta zein Anoetako instalazioetara joaten ziren haur horiek dira errealaren etorkizuna. Haiek dira, hemendik urte batzuetara, zelaian jokatzen zein harmailetan euren betiko taldea animatzen jardungo direnak.

Baina horretarako haurren ilusioa beharrezkotzat jo beharko luke.

Eta ilusio hori, egunetik egunera erein beharreko kontua da.

Ahaztu gabe, mila esker Manu!

Larraitz Etxabe, Ainhoa Aldalur, Esti Zabala, Aratz Etxeberria, Itziar Larrañaga, Jagoba Astiazaran, Maialen Kortadi, Imanol Larrañaga eta Itsaso Armas

Zestoako Zipristinez blai aisialdi taldea

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADGipuzkoa
PLACAS SOLARES
Un nuevo decreto reduce los beneficios de la energía fotovoltaica
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |