
D UELA 86 aste hasi nintzen txoko honetan nire letra bilduma pilatzen, batean egin nuen huts. Semeari esker izena jarri nion: Argi Kaxa. Eskerrik asko txiki. Urte ta erdiko ibilbide honetan gauzak ere ederki aldatu dira, bai semearentzat baita niretzat ere. Asteroko kritika ariketa izatetik, hitzen jolasa izatera pasa zen Argi Kaxa.
Eskerrak zuri ere, irakurle. Beti izan dut Petit-Comité an gauden sentsazioa. Horrek, agian, lotsagabeagoa egin nau. Hala ere, badakit Amak txoko honetakoak irakurtzen dituela, eta horrek, agian motzean lotu nau. Auskalo.
Eskerrak egunkari honi ere eman behar. Behin bakarrik, eta nik hala eskatuta, eman didate idatziaren inguruko iritzia. Idatzi nuen lehenengo aldia zen eta kontu estilistikoen ingurukoa izan zen, besterik ez. Gainontzean, hitz erdi ere ez.
Eskerrak, azkenean eta beste inori baino gehiago, ETB-1-i. Euskal Telebistak, oro har, eta Txori Euskaldunak, bereziki, etengabeko hizpide eman baitidate. 85 zutabetarako gaia eman didate, eta ziur egon beste horrenbesterako ere izango nukeela, periodiko honen premiak asetze aldera beste norbaiti alokairuan nuen txoko hau utzi beharko ez banio.
Nire ordenagailuaren idazmahaian, Argi Kaxarako oharrak izeneko testu dokumentua daukat. Bertan horrelakoak irakur daitezke: ETB-politonoak-finantziazioa, Sustraia-baserritarrak-zerbitzu publikoa, Elkartasun Bideak-oharkabean-enbiria, Mundo.hoy-ETB1-noiz...
Eskerrak ere ETB-1 beste kontu bategatik: neurtu gabeko zerbitzu publikoa. Ziur naiz EITB sortzeko legearen barruan ez dela inon aipa-tzen Mikel Goñiri telebista, publikotasuna, programazioa eta abarrekoen inguru hausnartzeko parada emateko xedea behar zuenik izan.
Akatsik gabe: Ondo esanak ahaztu eta gaizki esanak kontutan hartu.
Agur.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |