Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Mende laurdena gazteak hezitzen

Zumaiako Institutuak 25 urte beteko ditu aurten eta urteurrena ospatzeko zentroko arduradunek ekitaldiz betetako eguna antolatu dute biharko, ikasle eta irakasleek goza dezaten

Zumaiako Institutuko ikasle talde bat tailerreko eskola batean.argazkia: Baleike aldizkaria

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zumaiako Institutuak 1983-1984 ikasturtean zabaldu zituen ateak eta bihar 25. urteurrena ospatuko du ekitaldi ugarirekin. "Garai batean Zarautz edo Azpeitira ikastera joaten ziren herritarrei bertan geratzeko aukera eskaini zien Zumaiako Institutuak duela 25 urte. Ikasleei bertan ikasteko aukera finkatzea izan da arrakasta handiena eta maila altua lortzen dute gainera", nabarmendu du Zumaiako Institutuko zuzendaria den Joxe Gregorio Aldanondok.

Aldanondo duela zortzi urte hasi zen Zumaiako zentroan lanean eta urtebete beranduago izendatu zuten zuzendari. Geroztik instutuan kalitatezko hezkuntza eskain-tzeko lanean dihardu beste 60 irakaslerekin batera. Honela, 2004-2005 ikasturtean Kalitatea Hezkuntzan ziurtagiria jaso zuen zentroak. "Ziurtagiri hori jasotzeko dinamika batean sartu behar izan genuen. Legeak araututako zenbait baldintza bete behar genituen eta hiru edo lau urteko prozesu luzea izan zen. Ondoren behaketa bat egin zuten eta lortu genuen ziurtagiria", azaldu du zuzendariak.

Gaur egun zentroak 400 bat ikasle ditu. "Ikasle kopurua zertxobait jaitsi da baina normala da, jaiotze tasaren beherakadaren ondorioa izan da. Hala ere, pixka bat gora egin du eta Lehen Hezkuntzan geroz eta haur gehiago dago eta horrek gugan ere eragina izan du. Pentsatzen dut garai bateko zenbakietara iritsiko garela edo garai batean baino gazte gehiago izango ditugula etorkizunean. Zumaia bera ere geroz eta handiagoa da eta horrek ere eragina izango du", nabarmendu du Aldanondok.

Institutuak 12 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat DBH, Batxilergoa eta Goi Mailako ziklo administratiboa eskaintzen ditu. Horrez gain, ZIG (Zeregin Ikaskuntzako Gela) hezkuntza proiektua lantzeko gela bat ere badute, eskola bereziak behar dituzten gazteentzat.

Zentroko ikasle gehienak zumaiarrak dira. Honela, Herri Eskolako Lehen Hezkuntzan sartzen direnak DBH egitera Institutura joaten dira. Halaber, Oikia, Arrua eta Aizarnazabalgo ikasleak LH beraien herrietan egin eta gero, DBH Zumaiako Institutuan jarraitzen dute ikasten. Ondoren, DBHkoek Batxilergoa egiten dute bertan eta Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko ikasle kopuru handi bat ere batzen zaie, Maria eta Josen ez baitago Batxilergoa egiteko aukerarik.

25. urteurren festa bihar

Txapelketak eta dantza

Aurretik ekintza batzuk burutu dituzte urteurrena dela eta baina ekitaldi nagusia bihar izango da. Festa antolatzeko sortu duten Zumaiako Institutuko batzordea bilerak egiten aritu da azken egunetan guztia bihar goizean goizetik ikasle, irakasle eta gurasoek goza-tzeko parada izan dezaten.

Pilota txapelketako finaleko partidekin hasiko da urteurren festa 9.00etan zentroan bertan eta 11.00etan mus txapelketa, saskibaloia eta mahai teniseko finalak jokatuko dira. Ondoren, 12.00etan hasita, aerobik eta dantza emanaldiak eskainiko dituzte. Partiden sari banaketa 12.30ean egingo dute.

Eguerdian jarraituko du jai giroak eta luncha eskainiko dute ikasleentzat 13.00etan. Ekitaldi nagusia berriz, 13.30ean egingo dute eta trikitilari eta bertsolarien saioa eta gero, hitzaldia izango da. Jarraian bazkaltzera joango dira Marina Berrira. Gauean, Ihes eta Itaka taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Kofradiako plazan, 22.30etik 1.00etara. Txapelketa, dantza eta kontzertuez gain, egun osoan zehar argazki erakusketa bisitatzeko aukera izango dute herritarrek institutuan bertan.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAGuerra con Irak
Bush
Reconoce que fue un error creer que Irak tenía armas de destrucción
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |