Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa abian jarri du Azpeitiko Udalak

Proposamenak maiatzaren 5etik 30era bitartean aurkeztu beharko dira kultura sailean

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Neguko XXV. Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketaren irudiaren bila hasi da Azpeitiko Udala eta kartela egiteko lehiaketako oinarriak jakitera eman ditu dagoeneko.

Modu honetan, lehiaketara aurkeztuko diren kartelek aurtengo edizioari dagokion izenburua euskaraz idatzita eduki beharko dute goiburuan derrigorrez. Lanak (450 milimetroko zabalera eta 680 milimetroko altuerakoak) sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko kartazal batean jarriko dira egilearen jaiotze data, herria, helbidea eta telefonoa.

Azpeitiko Udalak maiatzaren 5etik 30era arte zabalduko du lanak aurkezteko epea. Kultura sailera bidali beharko dira (enparantza Nagusia, 5, 20730 Azpeitia). Edozein argibide eta informazio eskura-tzeko, 943 157068 telefono zenbakira deitu daitekeela adierazi dute arduradunek.

Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak jendaurrean jarriko dira Kultura sailak antolatuko duen erakusketa batean, deialdiaren epea amaitu ondoren eta Udalak ezarriko duen epaimahaiak bere erabakia eman aurretik. Erakusketa hau ekainaren 7tik 17ra arte izango da ikusgai eta epaimahaiak uztailean jakinaraziko du bere erabakia.

Kartel lehiaketako irabazleak 900 euro lortuko ditu eta bere lana XXV. Euskal Antzerki Topaketetako sustapenerako oinarrizko ardatz bihurtuko du Udalak.

Epaimahaia osatuko duten kideen iritziz, aurkeztutako lanek ez badute behar adinako kalitate edo baliorik erakusten, saria hutsik geratuko dela aurreratu zuten antola-tzaileek. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |