Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Maiatzeko hirugarren asteburuan ospatuko ditu Azkoitiak aurtengo Herri Jaiak

Gazteen goitibeherak izango dira berriro egitasmoko ekintzarik nabarmenena

Antolatutako ekitaldietan parte hartzeko izen-emate epea maiatzaren 14ra bitartean egongo da zabalik

Azkoitiko goitibeherak hasi aurretik partaideak zain.argazkia: utzitakoa

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Herri Jaiak 2008 egitasmoa maiatzaren 17 eta 18ko asteburuan ospatuko dela aurreratu zuen Azkoitiko Gazte Informazioak. Horrela, kirolak, azokak eta musika izango dira, besteak beste, egitarauaren baitan, baina goitibeherak izango dira aurten, berriro, ekimeneko jarduerarik nabarmenenak.

Maiatzaren 17an goitibeherak 11.00etan hasiko dira Aitzan. Kategoria bakarra izango da, bikoteena, eta hamalau urte baino gehiago izan beharko dituzte partaideek. Irabazleek sariak jasoko dituzte: lehenbizikoek 90 euro eta afaria eskuratuko dituzte, bigarren sailkatuek 89 euro lortuko dituzte eta hirugarrenak, berriz, 70.

Arratsaldean 3x3 futbito txapelketa jokatuko da 16.00etatik 19.30era eliz atarian. Hiru kategoria nabarmendu dituzte, 12 eta 14 urtekoentzat, 15 eta 17 urtekoentzat eta 18 eta 20 bitartekoentzat. Lehenengo mailako irabazleek 30 euroko erosketa txartelak jasoko dituzte saritzat, bigarren eta hirugarren mailako lehen sailkatuek, berriz, hiru lagunentzako afariak irabaziko dituzte.

Musikak ere izango du bere unea eta 23.00etatik aurrera Nancy's Rubias taldearen emanaldia izango da plazan.

Maiatzaren 18an azoka bereziarekin hasiko dira Herri Jaiak 2008 egitasmoko ekitaldi desberdinak. Bizkargi musika eskolako banda txikiak eta saxofoi taldeek kontzertu bateratua eskainiko dute 13.00etan Kontzejupean. Musikarekin jarraituz, Azkoitiko Iraurgi eta Zumaiako San Pedro abesbatzek abestiez girotuko dituzte herriko kaleak goiz guztian zehar.

Aurtengo ekimen bereziarekin amaitzeko, txori abeslarien lehiaketa izango da arratsaldean.

Goitibehera edota futbito txapelketetan parte hartu nahi duten gazteek izena emateko aukera izango dute hurrengo maiatzaren 14ra bitartean. Horretarako, eta informazio gehiago eskuratzeko, Bizenta Mogel kaleko GIB egoitzatik pasa edota 943 026027 telefono zenbakira deitu beharko dute.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |