Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Bigarren Zipristin eguna gaur zortzi egingo dute Zestoako gaztetxoentzat

Umeentzako argazki rallya eta Mihiluze jolasa antolatu dituzte aisialdi taldeko arduradunek

Zestoako haurrak Zipristinek antolatutako ekintza batetan.argazkia: k.f.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Zestoa. Zipristin eguna ospatuko dute Zestoako haurrek bigarren urtez jarraian. Herriko aisialdi taldeko arduradunek ekitaldi desberdinak antolatu dituzte maiatzaren 1erako, honela, argazki lehiaketa eta jolasak izango dira, besteak beste.

"Hasiera batean hitzordua apirilaren 26an jarri bagenuen ere arrazoi desberdinak bitarte egunez aldatu behar izan dugu. Herriko haur guztientzat antolaturiko festa da, gainera, aurtengoan lan gehiago egin nahian, goiz eta arratsaldez arituko gara ekintzak antolatzen", adierazi zuten taldeko kideek.

Horrela, 11.00etatik aurrera argazki rallya egingo dute udaletxeko arkupetan. "Nork bere argazki kamera digitalarekin etorri beharko du. Partaideei hamaiketakoa emango zaie eta lau gai, herrian zehar nahi beste argazki ateratzeko. Irabazleek sariak izango dituzte", azaldu zuten arduradunek.

Arratsaldez, berriz, Mihiluze jolasa izango da protagonista nagusia. Ekitaldia 16.30ean hasiko da arkupetan eta begiraleen aurkez final nagusi bat ere izango dela aurreratu zuen Zipristin aisialdi taldeak.

Bihar, karaokea Bestalde, musikaz gozatzeko aukera ere izango dute haurrek, izan ere, karaoke arratsaldea antolatu du aisialdi taldeak bihar arratsalderako. Kantaldia 18.00etan hasiko da kultur etxean. Sarrera doan izango da eta nahi duten haur guztiek parte hartu ahal izango dute bertan. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAGuerra con Irak
Bush
Reconoce que fue un error creer que Irak tenía armas de destrucción
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |