|

oiartzun. Xanisteban jaiak iragartzeko kartel onena hautatu asmoz, Oiartzungo Kultura batzordeak aurten lehiaketa bat antola-tzea erabaki du. Sariketa honetan edonork har dezake parte eta bakoitzak original bat baino gehiago aurkez dezake.
Lanak udaletxean (Doneztebe plaza) entregatu behar dira maiatzaren 30eko eguerdiko 13.00ak baino lehen, egilearen izenik gabe lanean bertan eta kartazal itxi batez lagundurik. Gutunean artistaren izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta langabetua bada, frogagiria sartu behar dira.
Lehiaketaren oinarrietan zehazten denez, kartelaren neurria 70x50 zentimetrokoa izango da. Erabili daitekeen teknika, aldiz, librea izango da (argazkia, diapositiba, pintura, marrazkia, collage a, e.a.), kartelan derrigorrez Xanistebanak 2008 agertu behar duelarik.
Sariak Lehiaketa honen irabazleak 700 eurotako saria jasoko du eta lehen oiartzuarrak 200 eurotako akzesita eskuratuko du.
Bestalde, Udalak 50 eurotako laguntza emango die sariturik gertatzen ez diren beste bi original onenei. Gainera, Errenteriako Gaspar Galeriak balio artistiko handieneko obrari beste sari bat oparituko dio.
Azkenik, Oiartzungo langabetu edo ikasleen lanak saritzeko, Margosoro udal pintura akademian urtebeteko doanezko matrikula saria zozketatuko da. Zozketa honetan ezin izango dute inolaz ere sartu lehenengo sarien irabazleek.
Epaimahaia Oiartzungo Udaleko Kultura batzordeak izendatuko du eta bere erabakia ukaezina izango da.
Sariren bat eskuratzen duten kartelen jabea Udala izango da eta bere iragarpen, argitaratze, zabalkunde eta abarren eskubide guztiak gordeko ditu. Alabaina, saritu gabe geratzen diren lanak irailean jaso ahal izango dira. Epe hau amaiturik, lanak ez badituzte egileek jaso, beretzat gorde nahi ez dituztela hartuko da aintzakotzat, eta Udala beraietaz askatasun osoz baliatu ahal izango da, erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko ez delarik. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |