|

beasain. 2007an 6.954 errenta aitorpen egin ziren Beasainen eta horietatik 361 herritarrek Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz eskatu zituzten. Udalak orain kopuru hori handitzea du helburu. Hori dela eta, errenta aitorpena euskaraz egin nahi dutenentzat hainbat aukera eman nahi dituzte ezagu-tzera.
Zergadunek etxean aitorpen proposamen bat jasotzen badute, ondoren, hauek telefonoa erabiliz edota Internetez eman beharko dute on-tzat jasotakoa. Kasu honetan euskara erabili ahal izango da, bai Ogasuneko langilearekin, eskatuz gero, bai eta Internet bidez ere.
Foru Ogasuneko bulegoetan egin nahi dutenek, aldiz, aurrez hitzordua eskatu beharko dute. Egoera honetan, aitorpena euskaraz nahi dela adierazi beharko zaio bertako langileari.
Errenta aitorpena nork bere bidetik egin nahi dutenentzat ere izango da euskara erabiltzeko aukera: inprimakia lortuta, estankoetan, Ogasuneko bulegoetan edo Internet bidez. Hauek, euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, beraz, ondoren norberak aukeratu beharko du hobekien datorkiona. >a.a.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |