Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Dantza eta trikitixa giroa alaitzeko

Larunbatean Antzuolan eta Oñatin Debagoieneko Dantzari eta IV Trikiti Egunak ospatuko dituzte, hurrenez hurren. Alardeak, kalejirak eta herri bazkariak izango dira denen gozamenerako

Aurreko urteetako Debagoieneko Dantzari Egun batean Oñatiko plazan eskainitako ikuskizun bat

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

trikitxak eta dantzak kolorez jantziko dituzte astebukaeran eskualdeko kaleak. Euskal folklorearen adierazpen esanguratsu horiek ardatz nagusi izango dira larunbatean Oñatin eta Antzuolan aurrera eramango dituzten ospakizunetan.

Aurten, bailarako Dantzari Egunak Antzuolako bazterrak girotuko ditu eta, bertan, 150 gazte arituko dira prestatu dituzten ikuskizunak jendeaurrean taularatzen. Orain dela hamasei urte inguru abian jarri zuten ekimenaren xedea dan-tza munduan dabiltzan taldeen lana erakusteaz gain, "euskal kultura bizirik mantentzea da", azaldu zuten antolatzaileek.

"Haurren egunak urtero ospatzen dira baina nagusien taldeak urte guztian zehar egindako entseguak kaleratzeko aukera gutxi izaten dute; hau dela eta, topaketa hau sortzea erabaki genuen", aipatu zuen Oinarin dantza taldeko kide den Aitziber Goñik.

Aurtengo jaialdian lau udalerritako ordezkariek izango dute bere lekua: Arrasateko Lore Gazteak eta Arrostaitzek, Soraluzeko Urratsek, Oñatiko Oñatzek eta Antzuolako Oinarinek, hain zuzen ere.

Era honetan, festari ongietorria emateko, 11.30etik aurrera kalejira egingo dute eta, ondoren, goizeko dantza saioaren ordua iritsiko da Herriko plazan. "Egitaraua guztion artean hautatu dugu eta denatarik dago: Gipuzkoako Ezpata , Arku eta Makil Haundi dantzak, jota, arin-arin eta fandagoak...", gaineratu zuten. Bazkaria eta gero, dantzariak berriro ere lanera itzuliko dira (18.00etan).

Trikitixa bizirik mantendu

Kalejirak eta erromeriak

Bitartean, trikitixaren doinu alaiek Oñatiko karrikak berotuko dituzte. Herri honek aurretik Arrasate, Aretxabaleta eta Bergarara gerturatu diren Trikiti Egunen lekukoa hartuko du eta, gehien bat Debagoieneko musika eskoletan dabiltzan "250 gazte baino gehiago" biltzea espero dute.

Jai honekin "instrumentu hau bizirik dagoela eta Euskal Herrian jarraitzaile ugari dituela erakutsi nahi dugu", antolatzaileen esanetan. Aldi berean, "bailarako eskola desberdinetako partaideak ezagutzeko aukera bat da, bakoitzak martxan jarri ditugun ekimenak ezagutzera eman eta konpartituz", nabarmendu zuten.

Kalejirak, bertsolariak eta herri bazkariekin -azken honetan 400dik gora lagunek esku hartuko dute- gozatzeko aukera izango da etziko hitzorduan. Eguerdian, Gregorio Kortabarria (Sarramendi), Santi Beiti eta Aizkirri trikitilari oñatiarrei omenaldi bero bat eskainiko diete trikitixaren alde gauzatutako lanagatik. Arratsaldean erromeriek hartuko dute hitza, Trikizio eta Imun-tzo eta Beloki taldeen eskutik.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EXTRAORDINARIO
Donostia vive un verano cultural inolvidable
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |