Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

akartegi eta hondartzako bizilagunekin bildu da kerejeta

Hondarribiako alkateak segurtasuna edo trafikoari buruzko kexak jaso zituen

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

hondarribia. Aitor Kerejeta Hondarribiako alkatea Akartegi eta Hondartza kiroldegiaren inguruetako bizilagunekin bildu zen astearte arratsean, azken asteetan auzoz-auzo burutu duen bilera sortari amaiera emateko.

Bi ordu baino gehiago luzatu zen bilera honetan, bizilagunek zenbait kezka azaldu zizkioten alkateari. Kexa nagusienak, bileran entzun ahal izan zenez, "segurtasuna eta garraio falta" dira.

Jendea ez dago konforme Truck diskotekak dauzkan ordutegiekin eta Aitor Kerejetari beraien haserrea helarazi zioten "irteera orduetan gertatzen diren zarata, bandalismo ekintza eta segurtasun faltagatik".

Hondarribiako alkatearen hitzetan, "diskoteka azpiegitura egokia da hiriarentzat baina bertatik irteten diren gazteen gutxiengo horrekin gertatzen direnak hobeto kontrolatzeko neurriak areagotuko ditugu, hala nola, polizien presentzia nabarmenagoa eginaz".

balorazio baikorra Hondartza eta Akartegiko bizilagunekin egin duen bilera honekin amaitu du Aitor Kerejetak hiri osoan zehar egin duen bilera sorta.

Kiroldegian bildutakoek esker onez hartu zuten Udalaren ekimena eta alkateak berak ere, oso balorazio baikorra egin zuen aurretik Mendelu, Amute, Alde Zaharra eta Portura iritsi diren bilera hauei buruz.

Aitor Kerejetaren hitzetan, "gure nahia, datozen urteetan hirian egin nahi ditugun proiektuen berri ematea izan da, eta aldi berean, zuzeneko iradokizun eta kexak biltzea". >X.S.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |