Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ziritik

Gu ez beste denak

por Xabier Euzkitze enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

L
IZARRA-GARAZIKO hitzarmenaz geroztik begiradak bigundu egin omen ziren. Batzuekikoak bai, agian. Berriz lehen bezain gogor, zorrotz eta mehatxari dabiltza zenbaiten begiak. Begiradetatik pasatzen ez direnean, gaitzerdi. Iruñeko karrika batean NaBai koalizioko kide bati ez diote begiradek bakarrik eman min. Floren Aoizek gogor salatu zuen "mozkorren arteko liskar bati" eman zaion dimentsioa. Hordien artekoa izango zen agian, baina bik egurra eman eta batek hartu egin zuen. Zenbaiten mozkorraldia ez da sekula pasatzen. ETAk Elgoibarren eman du azken kolpea. Garbi dago sozialistak direla orain jomuga. Nongo "Herriko etxea" izango da hurrengoa? Baztertu beharreko aukera ote EAE-ANV beste alderdi batzuen babesarekin agintzen ari den herriren batean izatea? Ez, nire ustez. Aztertzeko kontua da, dudarik gabe, eta aztertzen ariko dira honez gero. Zerk izango du pisu handiagoa: alkatetza galtzeko arriskuak ala Arrasateko giro nahasia beste herri batera zabalduz "zenbat eta okerrago, orduan eta hobe" politika ezartzeko aukerak? 30. urteurrena ospatuko du "Ezker Aber-tzale ofizialak". Aralarrek ere hala deitzen dio, "ofiziala". Izen kuriosoa ia inon legezko izan ez eta zuzendaritza osoa kartzelan duenari ezartzeko. Ibilbide luze honen hausnarketan, egingo dituzten irakurketa batzuk jakinekoak dira: bi estatu handien errepresioa, indar okupatzaileak, judikaturaren jazarpena, epai politikoak, autonomista sasi-aber-tzaleen saldukeria… Hortik haratago, zer? Beste guztiei egotz lekizkiekeen ardura eta erruez kanpo, zerk eraman du ezker aber-tzalea ataka estu eta zail horretara? Noiz erakutsiko du sortzean hartutako erabaki suntsitzaile harekiko kateak eteteko ausardia, noiz izango da ETAren bideari paraleloki segitzeko hartutako deliberamendu ankerra bertan behera uzteko gauza? Pena da halako dinamismoa eta ekimena duen hainbeste jende egoera horretan ikustea, baina errudunak "gu ez beste denak" direla ondorioztatzen duten erakundeak sekula ez dira tuneletik irteten.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAGuerra con Irak
Bush
Reconoce que fue un error creer que Irak tenía armas de destrucción
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |